euskal diaspora eta kultura
2008/09/16
PUBLIZITATEA
Zurich, Suitza. Suitzako Euskal Etxeak aurten ere parte hartuko du Notes d'Equinoxe musika eta kultura jaialdian. Elkartearen eskutik euskal kulturak ere bere lekutxoa izango du Bulgaria, Eskozia, Sri Lanka, Txile eta Kirgistan bezalako herrialdeetako musikarien artean. Aurtengo edizioa hilaren 26tik 28ra egingo da, Jura kantoiko Delemont herrian. Euskal musika Eneritz ta Edurtzeta trikitilariekin helduko da, Suitzako eszenatokia erromeria bihurtuz. Eneritz eta Edurtzeta Ene Bada taldean ibilitakoak dira, baina orain, taldea desegin ostean bakarka ari dira.
Trikitilariez gain euskal etxeak euskal produktuak dastatzeko aukera ere emango du, Tolosako 'Aldaba Zahar' taldeari esker. Talde honek produktu biologikoak ekoizten ditu, eta Delemonten salgai jarriko dituzte. Euskal Etxeak txozna bat jarriko du eta bertan pintxoak, oilaskoa txilindron eran, tortillak, txakolina eta patxarana, besteak beste, salduko dituzte, elkarteko lehendakari Raul Fernandez de Vicente-k EuskalKultura.com-i azaldu dionez.
Suitzako Euskal Etxeak 2004. urtean parte hartu zuen lehen aldiz Notes d'Equinoxe jaialdian, Tapia ta Leturia trikitilariekin. Esperientziak izan zuen harrera ona ikusita, hurrengo edizioan, 2006. urtean errepikatu egin zuten, orduan Maialen eta Koldo trikitilariekin. Jaialdiari buruzko informazioa gehiago, hemen.
-Euskal Etxeari buruzko informazio gehiago, hemen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus