euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Suipatxako Gure Txokoa Euskal Etxeko ordezkariak partidua sortu zeneko 143. urteurreneko partaide

2007/11/12

'Gure Txokoa' Euskal Etxeko txikiak, ikurriñari eutsiz, Suipatxa partiduaren 143. urteurrena ospatzeko antolatutako urteroko kabalkadan
'Gure Txokoa' Euskal Etxeko txikiak, ikurriñari eutsiz, Suipatxa partiduaren 143. urteurrena ospatzeko antolatutako urteroko kabalkadan

PUBLIZITATEA

Suipatxako Gure Txokoa Euskal Etxeko ordezkaritza batek parte hartu du ikurriña eta bandera argentinarraren atzetik Buenos Aireseko probintziako hiri honetan izen bereko partidua sortu zeneko 143. urteurrena ospatzeko antolatutako kabalkada eta ekitaldietan. 'Herriaren festa' delakoak Suipatxan batera edo bestera diharduten elkarte, batasun eta erakundeak bildu zituen. Eskainitako emanaldien artean, lan polita Euskal Etxeko dantzariek burutu zutena.
Ospakizunak azaroaren 4an egin ziren, igandez, Suipatxako partidua sortu zeneko 143. urteurrenaren karietara. Urtero bezala, bertako Euskal Etxea ere partzuer aktibo aritu zen eta, euskal elkartetik beretik EuskalKultura.com-i esaten zaionez, 'ezin baita bestela izan, gure elkarteak ezin baitzuen gaurko egunez hutsik egin, Suipatxa bezalako hiri baten historia ezin baita konprenitu euskal inmigranteen ekarria kontutan hartu gabe', azaltzen dute.

Ekitaldiak goizez abiatu ziren, hiriaren fundatzaileari, Rosario Suárez de Billorou andereari, egin ohi zaion omenaldiarekin, hirian ari diren erakunde, fundazio, onura publikoko elkarte, zentru tradizionalista eta klub eta taldeak partaide gauzatuko zen kabalkada edo desfilearekin segitzeko. Taldean artean zegoen 'Suipatxako euskal kolektibitatea, ikurriña eta argentinar bandera nazionala buru'. 'Haien ondotik txikiak zihoazen, beste ikurrin bat, zazpi probintzien armarria erdian, horizontalean eramanez; ordezkaritza amaituz, dantzariak, guztiak neskak, Rosarioko Euskal Aste Nazionalean Euskal Etxearen izen onari eutsi ziotenak gainerako Euskal Etxeetako dantza taldeen artean'.

[Banderadunek eramaniko Argentinako eta Euskal Herriko banderen ondotik, Euskal Etxeko haur taldeska batek (irudian), erdian Zazpiak Bat-en armarria zeraman ikurriña paseatu zuen.]

[Eta txikien ondoren, 'Gure arimaren oihua' esaldia zeramaten Rosarioko Aste Nazionaleko ator beltzez jantzita, Suipatxako Gure Txokoa Euskal Etxeko dantzari edo 'dantzarisak']

Jai eguna behar bezala bukatzeko, musika ekitaldi ederra antolatu zen Balcarce Plazan, bertan toki eta lan bereixia eskaini zuelarik Euskal Etxeko dantza taldeak. Suipatxan lanean ari den kolektibitaterik antolatuena izango da euskalduna, zenbakiz beste batzuk --espainiarra, italiarra-- askoz handiagoak badaude ere.


Lotura interesgarriak

Suipatxako Gure Txokoa Euskal Etxea
www.vascosdesuipacha.blogspot.com

350 jendetik gora Euskal Etxearen urteurren festan
2007ko abuztuaren 15ean EuskalKultura.com-en argitara emana

San Juan suek Suipatxako neguko gau hotza berotu zuten
2007ko uztailaren 14an EuskalKultura.com-en argitara emana



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia