euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Suipachako intendenteak eta Euskal Etxeko lehendakariak estalkia kendu zioten Gernika gogoratzen duen plakari

2007/05/21

'Gernika bakearen alde' adierazpenaren irakurraldia Suipachako Jauregi Munizipalean
'Gernika bakearen alde' adierazpenaren irakurraldia Suipachako Jauregi Munizipalean

PUBLIZITATEA

Suipachako Euskal Etxeak bukaera eman die Gernikako Bonbardaketaren 70. urteurrena dela eta antolatutako ekitaldiei. Horien artean, herriko intendenteak lagundurik, gertaera gogoratzen duen plaka bat desestali zuten euskal etxeeko kideek Balcarce plazan dagoen haritz kimuaren ondoan. Gainera 'Gernika Bakearen alde' adierazpena irakurri zuten Jauregi Munizipalean eta Gure Txokoa Euskal Etxeko lehendakariak, Carlos Alberto Irastorzak, ekitaldiok 'interes munizipaleko' aitortzen zituen dekretuaren kopia jaso zuen.
Suipachako Euskal Etxeak joan den maiatzaren 12an burutu zituen Gernikako Bonbardaketaren 70. urteurrenaren karietara antolatutako ekitaldiak. Balcarce plaza izan zen gertalekua eta, oraingoan, euskal etxekoak bertan zeudela, plaka oroigarri bat desestali zen jendaurrean, euskaldunek landatutako haritz kimuaren ondoan, honako hitzak harri gainean grabaturik: Conmemoración del 70 aniversario del bombardeo a la ciudad de Gernika, Euskal Herria, 26 de abril, 1937-2007. Euskal elkarteko lau kidek, erakundeko lehendakariarekin batera, desestali zuten plaka, Suipachako Intendente Munizipala lagun.

Ondoren taldea Jauregi Munizipalera lerratu zen eta bertan 'Gernika Bakearen Alde' Adierazpena irakurri eta Bonbardaketan hildakoen oroimenez minutu bateko isilunea gorde zuten. Jarraian Gernika: Secuencias de un desastre erakusketa inauguratu zen, Euskal Etxeak Arturo Campion Euskal Ikasketa Zentruaren lankidetzaz entolatutako ekimena berau.

Bukatzeko Intendente Munizipalak ekitaldiok 'interes munizipaleko' aitortzen zituen dekretuaren agiria eman zion euskal etxeko lehendakari Carlos Alberto Irastorzari. [Ezkerreko argazkietan plakaren hurbileko irudi bat eta Intendenteak dekretoa lehendakariari eman zion unea]

[Goiko irudian plakari estalkia kendu zioten unea. Euskal Etxeko lehendakariak eta beste lau kidek, Suipachako Intendente Munizipalarekin batera desestali zuten oroigarria]]

Zuzendaritza batzorde berria

Bestalde, gogora ekarri behar da, Euskal Etxeak joan den martxoaren 31an Zuzendaritza Batzordea berritzearren egindako hauteskundeen ostean, honela gelditu zela osatuta agintealdi berrirako zuzendaritza:

-Lehendakari: Carlos Alberto Irastorza
-Lehendakariorde: Sara Delia Erro
-Idazkari: María Silvia López Oxacelay
-Diruzain: Zulma Beatriz Aldabe
-1. batzordekide titularra: Manuel Bernardo Echave
-2. batzordekide titularra: Carlos Ignacio Sagastume
-1. batzordekide ordezkoa: José Matías Bascarán
-2. batzordekide ordezkoa: Jorge Raúl Bernal
-1. Kontu Ikuskatzailea: Antonio José Caracoche
-2. Kontu Ikuskatzailea: José Ignacio Sagastume
-3. Kontu Ikuskatzailea: María Betina Estévez
-Ordezko Kontu Ikuskatzailea: Marcela Alejandra Larraignet
-Akta idazkaria: Alberto Verges


Lotura interesgarriak

Suipatxako Euskaldunak buletineko zenbaki bat
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko otsailaren 21ean

Iazko hauteskundeak Gure Txokoan
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko martxoaren 20an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia