euskal diaspora eta kultura
2008/10/01
PUBLIZITATEA
Mercedes, Argentina. Mercedes-eko 1 zenbakidun Eskola Teknikoak, 'Industriala' izenez ezagunagoa denak fresatzeko makina bat jaso zuen dohaintzan joan den irailaren 21ean, lanbide heziketa tailerretan erabiltzeko. Dohaintza hau Eusko Jaurlaritzak Argentinako euskal komunitatearen laguntzaz sustatu duen proiektu baten parte da eta honen barruan herrialde honetako hainbat eskolek jaso dituzte antzeko makinak, ikasleen lanbide heziketa hobetze aldera.
Igandean Nuestra Señora de las Mercedes eskolako zuzendari María Luisa Gallazzo-k jaso zuen Eusko Jaurlaritzak Suipachako Euskal Etxearen bitartekaritzarekin egin duen dohaintza. Emate ekitaldian Suipachako euskal elkarteko ordezkari Carlos Sagastume eta María Silvia López izan ziren. Eskolaren izenean Viviana Comerio irakaslea eta tailerren arduraduna, José Storelli irakaslea, ere bertan izan ziren.
Eusko Jaurlaritzaren ordezkari lanak Cesar Arrondo irakasleak bete zituen. Arrondo La Platako Unibertsitate Nazionaleko Historia irakaslea da eta Arturo Campion Euskal Ikasketa Zentruko kidea. Azken hilabeteotan Arrondo Jaurlaritzaren ekimen honetan parte hartzen aritu da eta Argentinako hainbat herrietan bertako euskal etxeen bitartez hogei bat fresatzeko makina banatzen lagundu du.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus