euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Su handiek argitu eta berotu zituzten Argentinako euskal etxeen San Juan gaueko ospakizunak

2016/07/01

San Juan Sua, Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxearen eskutik
San Juan Sua, Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxearen eskutik

PUBLIZITATEA

Munduko bazter askotan ospatzen da San Juan bezperako suaren tradizioa. Azken urteetan, ez dira gutxi aintzineko tradizio hau bereganatu duten Argentinako euskal etxeak eta jai politak, koloredunak eta komunitateari begira antolatzen dituzte askok, neguari ongietorria emateko. Artikulu honetan, Buenos Aires, Comodoro Rivadavia, Cañuelas, Pergamino eta Trenque Lauquen hirien aurtengo ospakizunen erreferentzia eta argazki galeria.

Buenos Aires, Argentina. San Juan suaren inguruan tradizio asko daude eta guztiei eusten diete Euskal Etxeek euren ospakizunak antolatzeko. Berez, ekainaren 23an da piztekoa sua, San Juan bezpera gauan. Dena den, eta jende gehiago bildu nahian, ospakizuna asteburura pasatzen saiatzen dira euskal etxe argentinarrak; kari horretara, aurtengo jai gehienak joan den asteburuan izan dira, hau da, ekainaren 24 eta 26 bitartean. 

Beste kasuren batean, berriz, apur bat gehiago atzeratu dute topaketa eta asteburu honetan egingo dute. Hau da Beti Aurrera Euskal Etxearen kasua. Viedma eta Carmen de Patagones hirietako euskal gizataldeak batzen dituen instituzioak datorren larunbatean ospatuko du, arratsaldeko 6etan, sua, dantza erakusketa eta taska barne.

Chivilcoyn ere asteburuan ospatuko dute, Beti Aurerra Euskal Etxearen eskutik. Festa joan den igandean izatekoa zen baina eguraldiagatik bertan behera utzi behar izan zuten. Data berria uztailaren 3a izango da, programa berarekin.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia