euskal diaspora eta kultura
2012/02/21
PUBLIZITATEA
Stanford, AEB. Iragan asteburuan San Frantziskoko Basque Cultural Center elkartearen 30. urteurrenean eta bertako II. Bertso Egunean parte hartu ondoren, Amets Arzallus eta Julio Soto bertsolariak Stanford unibertsitate ospetsuan arituko dira kantuan gaur. Unibertsitateko Euskara Programak "Basque troubadors" izeneko ekitaldia antolatu du, euskal bapatekotasunaren tradizioa ikasleei erakusteko asmoarekin.
Ekitaldia 'Bertsolari' dokumentalaren hamar minutuko trailer batekin hasiko da eta ondoren, Arzallusek eta Sotok gidatuta, bertsolaritzari buruzko mahaingurua egingo da. Euskal tradizioaz gain, beste hizkuntza batzuetako bapatekotasun moldeak ere izango dituzte hizpide, hala nola Argentinako payadoreak edo Kubako repentistak. Ekitaldiari bukaera emanez, bertso saioa egingo dute Arzallusek eta Sotok. Bertsoak ingelesera eta gaztelaniara itzuliko dituzte.
Ekitaldia arratsaldeko 5:15etan hasiko da, Stanford Unibertsitateko Pigott Hall-en (Bldg. 260, Rm. 252). Antolatzaileak unibertsitateko Department of Iberian and Latin American Cultures eta Etxepare Euskal Institutua dira.
-Stanford University-ko Euskara Programari buruz informazio gehiago, hemen
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus