euskal diaspora eta kultura
2010/07/22
PUBLIZITATEA
Palo Alto, Estatu Batuak. Asteasuko idazle Bernardo Atxagak Stanfordeko Unibertsitatean euskal kulturaren inguruko graduondoko eta graduaurreko bi ikastaro eman zituen, martxoan hasita lehena eta ekainean bukatuta bigarrena-- unibertsitate erakunde prestigiotsu honetako euskal kulturaren inguruko programaren lehenengo edizioan.
Unibertsitateko Chairman edo gure artera ekarriz lehendakariaren parekoa duen Jorge Ruffinellik, eta Director of Graduate Studies edo Gradu Ikasketetako Zuzendari Michael P. Predmorek idatzitako txostenak adierazi dutnez, Eusko Ikaskuntzaren programak "gure unibertsitateko bizitza intelektual eta kulturalaren bizitzan ekarpen nabarmena egin du, baita komunitate osoan ere oro har".
Unibertsitateko arduradunek Bernardo Atxagarengandik, "idazle gisa duen balioa, eskolan duen magisterioa eta giza kalitatea" azpimarratu dituzte, izan ere, Atxagak emandako ikastaroek "ikasleen ebaluazio altuenak jaso zituzten".
Horretan guztian oinarrituz, Stanfordeko Unibertsitateak plazaratu du "arrakasta itzela" izan duela “Eusko Ikaskuntza Visiting Profesor of Basque Culture” programaren lehenengo edizioak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus