euskal diaspora eta kultura
2008/08/29
PUBLIZITATEA
Filadelfia, AEB. Bioteknologia eta nanoteknologia arloen aldeko apustu sendoa egin du AEBetako Pensilvania estatuak eta hori dela eta arlo honetako euskal enpresa asko bertan lekutu eta negozio aukerak bilatzeko erabakia hausnartzen ari dira. Horretan lagundu eta herrialde berrian kokatzeko prozesuan lagundu asmoz SPRIk 'Euskarri' erako bulego bat irekiko du Filadelfia hirian.
Zentro berria astelehenean jarriko da abian eta AEBetan kokatu nahi duten enpresentzako behin-behineko plataforma izango da. Babesa bereziki Pensilvania estatuan kokatu nahi duten enpresei eskainiko zaie, estatu honen eta Euskal Herriaren arteko harreman ekonomikoak sustatu aldera. Behin-behineko laguntza honi esker enpresek herrialde berrian kokatzearen gastu eta arriskuak mugatu ahal izango dituzte.
400 metro karratu
Euskarri berriak 400 metro karratuko azalera du eta bertan dauden sei bulegoetatik hala eskatzen duten enpresek AEBetan lehen pausuak eman ahal izango dituzte. Datorren irailaren 26ean bulego berriaren aurkezpen ekitaldi bat egingo da SPRIren egoitza nagusian, Bilbon, euskal enpresei aurkezteko. Ekitaldian Pensilvaniako gobernuko ordezkaritza bat izango da.
Bere munduratze proiektuaren barruan SPRIk 49 herrialdeetan presentzia izatea lortu du, bulego, euskarri zein lekuan-lekuko aholkularien bidez. Gainera, 2008ko lehen seihilabetean SPRIk atzerriko sarea sendotu egin du, bulego berri bat irekiaz Turkian, 'Euskarri-Basque Business Platform' bat Shanghai-en eta lau aholkulari berriekin Irlanda, Argelia, Tailandia eta Eslovenian.
AEBetako kasuan, aurretik ere elkarteak ordezkaritza bat zuen bertan, Chicagoko bulego iraunkorrari esker. Bulego honetako burua Aitor Sotes donostiarra zen, egun AEBetako Euskadiko ordezkaria dena.
SPRIri buruzko informazio gehiago, hemen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus