euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Southern California Basque Club elkarteak aurrenekoz hartu zuen NABO Convention eta bere 70. jaialdia ospatu zuen

2016/07/08

Euskal dantza erakustaldiak Southern California Basque Club elkartearen 70th Basque Festival jaialdian ( argazkiak SCBC Basques)
Euskal dantza erakustaldiak Southern California Basque Club elkartearen 70th Basque Festival jaialdian ( argazkiak SCBC Basques)

PUBLIZITATEA

Iragan asteburuan Kaliforniako Chino hirian izan zuten hitzordua Ipar Ameriketako euskal etxeetako ordezkariek, bertan egin baitzen NABO Bilkura. Southern California Basque Club elkarteak aurrenekoz hartu zuen bilkura antolatzeko ardura, eta arduradunak pozik agertu ziren emaitzarekin. Elkarteak bere 70. Euskal Jaialdia ere ospatu zuen, Euskal Herritik etorritako gonbidatu berezi batzuekin: Gatibu rock banda ospetsua.

Chino, AEB. Asteburua NABOren bilkurarekin hasi zen, larunbat goizean. Ondoren arratsaldean NABOren Junior Mus Txapelketa egin zen, eta irabazleak Chino Basque Clubeko Elena eta Jeanine Duhart ahizpak izan ziren; bigarren postuan gelditu ziren Matthew Jaureguy eta Martin Almirantearena, Southern California Basque Clubekoak. 

Larunbat gauean afaria egin zen eta jarraian dantzaldia Jean Flesher Band taldearekin. Ondoren, Euskal Herritik etorritako Gatibu talde ezagunak kontzertua eman zuen. Festa egin zen aretoko mahaiak ikurrinaz apaindurik zeuden eta paretetan elkarteko aspaldiko eta gaur eguneko argazkiak jarri zituzten ikusgai. Afarian gainera, Marianna Etcheverriak Southern California Basque Cluben historiari buruz egin duen bideoa aurkeztu zuten.

Igandean, ohiturari jarraituz, piknika egin zuen elkarteak. Eguna aita Javier Altunak eman zuen meza elizkizunarekin hasi zen eta ondoren dantza erakustaldiak eman zituzten Xori-Ttipiak, Euskaldun Izarrak eta Dantzari Onestak taldeetako dantzari gazteek. Eguerdian arkume errekia egin zen eta arratsaldean nagusien txanda izan zen dantza erakustaldietan: San Frantziskoko Zazpiak Bat Dancers eta Chinoko Gauden Bat taldeak izan ziren protagonista. Gainera, NABOren Bizi Emankorra sariak ere eman ziren: Chinoko Jean Baptiste Aguerre eta Xavier Aphesse San Franciscotcheri eta Fresnoko Jean Baptiste Bidegarayri, hain zuzen ere.  A

Arratsaldeko dantza erakustaldien ostean Txerriki txapelketaren txanda heldu zen. Irabazleak honakoak izan ziren: Bernard Goyhenetche eta Iparreko Ibarra Basque Club, Lukainka kategorian; eta Marin Sonoma Basque Club, Tripota categorian. Ondoren, Gatibu taldeak beste emanaldi bat eskaini zuen eta asteburua era bikainean amaitzeko, dantzaldia egin zen Jean Flesher Band taldearekin gauerdia arte.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia