euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sortzailea zara ala ikertzailea arteari lotutako gairen batean? Azaroaren 1a azken epea Kaliforniako Frank Bidart Katedrarako

2023/11/21

Etxepare Institutuak & CSUBeko Institute for Basque Studies-ek sortutako Katedrak Frank Bidart poeta euskal-kaliforniarraren izena dauka
Etxepare Institutuak & CSUBeko Institute for Basque Studies-ek sortutako Katedrak Frank Bidart poeta euskal-kaliforniarraren izena dauka

PUBLIZITATEA

Bakersfield, Kalifornia, AEB. Proiektu sortzaile baten proposamena duen artista bat zara, edo euskal kultura, artea edo berrikuntza ikertzen dituen akademikoa? Agian 2024ko "Frank Bidart irakasle/ikerlari eta/edo sortzaile-bisitari" izeneko deialdiaz balia zaitezke. Deialdiaren helburua "Frank Bidart 2024 ikertzaile eta/edo sortzaile gonbidatua" hautatzea da, euskal kultura, arte eta berrikuntzari buruzko ikerketa eta/edo sorkuntza proiektu bat Bakersfieldeko California State Universityn (CSUB) gauzateko, bertan hilabeteko ikerketa eta/edo sorkuntza egonaldia eginez.

Egonaldiak hilabete iraungo du, eta 2024ko udaberriko seihilekoan egingo da. Epe horretan, Deialdira aurkeztutako ikerketa- eta/edo sorkuntza-proiektua gauzatu beharko da Bakersfielden, euskal kulturari, arteari eta berrikuntzari buruzko ikerketarako edo sormen-elkartrukerako espazioak garatuz, lankidetza-aukera berriak identifikatuz, ideia berriak garatuz, eta euskal kulturari, arteari eta berrikuntzari buruzko ikerketa Euskal Herriko eta Amerikako ikerketa-zentroetan integratuz, zubilana eginez eta loturak zabaltzen eta indartzen aurrera eginez eta horiei buruzko ezagutza bultzatuz Estatu Batuetako Mendebaldeko akademian eta gizartean.

Etxepare Euskal Institutua eta CSUBeko Institute for Basque Studies lankide

Pertsona hautatuak Estatu Batuetako akademia eta gizartean euskal kultura, artea eta berrikuntzari buruzko ezagutza zabaltzeko hitzaldiak eta jarduerak antolatuko ditu, Bakersfieldeko California State University, Institute for Basque Studies-eko arduradunekin partekatutako komunikazio-estrategia garatuz, proiektuaren ikusgarritasuna, eta sortutako ezagutzaren hedapena indartzeko.

Ikerketa-proiektuaren kasuan, beharrezkoa da doktorego baten jabe izatea, unibertsitateko irakasle edo ikertzailea izatea, Euskal Ikasketekin zerikusia duten gaietan ikerketa-esperientzia izatea, eta azken 4 urteetan Frank Bidart katedran ikerketarako edo sorkuntzarako egonaldirako laguntzarik jaso ez izana, baita ingelesez egoki moldatzea ere (gutxienez B2 maila). Proiektu sortzailearen proiektuaren kasuan: nazioarteko erakusketetan, arte eszenikoetan edo ikusizko arteetan esperientzia izatea eta Frank aurretik Bidart Katedran egoteko laguntzarik jaso ez izana.

Aurkezteko azken epea, azaroaren 30a

Hautatutako pertsonak 5.000 eurorainoko laguntza jasoko du Etxepare Euskal Institututik eta CSUBeko Institute for Basque Studiesetik, bisa eta asegururako laguntzez gain, bulego eta lantoki bat Insttitutuaren egoitzan, baita atal bat ere bere webgunean.

Eskaerak aurkezteko epea 2023ko azaroaren 30ean amaituko da. Nolanahi ere, deialdiaren betekizunak eta baldintzak osoak esteka hauetan irakur daitezke:

- Deialdiaren testu osoa
- 1. Eranskina: Eskaera orria - ikerketa
- 2. Eranskina: Eskaera orria - egonaldi artistikoa



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia