euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sortu zure "ZoriON" postala, zure argazkiekin eta euskal pertsonaiekin eta bidal ezazu mugikor bidez

2013/12/12

Argitxo iratxoa eta beste hamaika pertsonai aukeran, "ZoriON" aplikazioarekin zeure postala sortzeko
Argitxo iratxoa eta beste hamaika pertsonai aukeran, "ZoriON" aplikazioarekin zeure postala sortzeko

PUBLIZITATEA

Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak dakar Gabonetarako zorion postalak egiteko aplikazio berria: "ZoriON" izena du eta sakelekoen bidez jaietan lagunei bidaltzeko txartelak egiteko aukera ematen du. Aukeratu nahi duzun hondoa, edo zure familia edo txikien argazki bat akaso; gehitu zure gustuko pertsonaia -- Olentzero eta Mari Domingi, Argitxo, Ttantto, Txirritx eta Xango, trikitilariak, neska-mutilak…--, idatzi mezua eta kitto! Prest duzu zorion postala, mugikorretik sare sozialen bitartez bidaltzeko prest. Eta gainera, doan!

Donostia-San Sebastián. Gabonetarako lagun eta senitartekoie bidaltzeko zorion postal berezi horren bila ari bazara, zer iruditzen zuk zeuk egitea? Ikastolen elkarteak horretarako aukera bikaina eskaintzen du, "ZoriON" aplikazioaren bitartez. 

"ZoriON" Android mugikorrentzako eskuragarri dago, eta doan deskarga daiteke. Erabilera oso intuitiboa da eta erraz asko osatu daitezke postalak. Aurreneko pausua aplikazioa deskargatzea da, noski. Horretarako jo sakelekoaren Google Play dendara eta bila ezazu han "ZoriON". Edo GooglePlayren webgunean sartu eta bertatik "ZoriON" aplikazioa deskarga ezazu.

Behin aplikazioan sartuta, aukeratu egin behar dira hondoak, pertsonaiak eta irudian jartzeko zerbait elementu. Hondoen atalean, nahi izanez gero geure argazki bat (familia, etxeko txikiak, herria...) erabil daiteke ere, gero horren gainean pertsonaiak gehituz. Ondoren, postalari nahi dugun testua gehitu eta kitto!, sare sozialen bidez bidaltzeko prest dago.

Etxeko txikiek maiteko duten aplikazioa da, beraiek sor ditzaketelako postalak eta bertan ikastolako klaseetako pertsonaia ezagun asko aurkituko dituztelako (Argitxo, Ttantto, Txirritx eta Xango...).

Aplikazioa lau hizkuntzatan dago eskuragarri: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia