euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sokatira, dantza eta 'Txoria Txori' tarteko 'Saltoko Euskaldunak' Gizataldeen Asteko partaide

2010/11/24

Concordiako Euskal Etxeko dantzariek bat egin zuten Saltoko Euskaldunekin eta dantza ikuskizuna eskaini zuten (argazkia SaltoEE)
Concordiako Euskal Etxeko dantzariek bat egin zuten Saltoko Euskaldunekin eta dantza ikuskizuna eskaini zuten (argazkia SaltoEE)

PUBLIZITATEA

Azaroko bigarren asteko asteazkenean Uruguaiko Salto hiriko euskaldunak izan ziren protagonista bertako Immigranteen Astea deritzon jaialdian. Asteko egun bakoitza gizatalde bati eskaini zitzaion, eta asteazkenean euskal berben oihartzunak entzun egin ziren Salton. Eguneko jarduera guztiak euskaldunen ohitura, kultura eta gastronomiari buruzkoak izan ziren, eta Saltoko Euskaldunak taldeko lagunak buru-belarri saiatu ziren herrikideei ahalik eta ikuskizun interesgarriena eskaintzeko.

Salto, Uruguai. Salto hirian gizataldeen omenezko hainbat ekitaldi egin zituzten azaroko bigarren astean, Inmigrantearen Astea deritzon jaialdiaren barruan. 'Saltoko Euskaldunak' Euskal Etxeko kideek partehartze oso aktiboa izan zuten, hiriko gizatalde errusiar, poloniar, aleman, iraniar, espainiar, italiar, errumaniar eta ukrainiarrarekin batera. Igandean hasi zen jaia eta hiriko gizatalde nagusietako ordezkariek immigranteen etorrera antzeztu zuten hiriko portuan. Aste osoan zehar aurkezpenak, erakustaldiak eta gastronomia eta kultur ekitaldiak izan ziren ikusgai 18 de julio merkatuan gizatalde bakoitzaren standean.

Saltoko Euskaldunak-eko lehendakariak, Maria Angela Juanenak EuskalKultura.com-i azaldu dionez, asteazkenean, euskaldunak izan ziren izarrak. "Eguna 'Palabra de vasco' dokumentalaren emanaldiarekin hasi genuen eta ondoren lehendabiziko euskal immigranteei buruzko antzezlan bat egin genuen, euskaraz", azaltzen du.

Jarraian, elkarteko bazkide den Maria Fernandak eta bere alaba Gabrielak 'Txoria Txori' eta 'Ilargia' kantuak abestu zituzten, euskaraz, noski. Ikusleek gogotsu parte hartu zuten ondoren egin ziren jardueretan: San Fermin jaiei buruzko performance bat, harrijasotzaileen erakustaldia eta sokatira txapelketa.

Saltoko Euskaldunak

[Maria Fernanda eta Gabriela alaba 'Txoria txori' kantatzen (argazkia SaltoEE)]

Uruguai ibaiaren bestaldean dagoen Concordia herri argentinarretik Ibaiko Izarra Euskal Etxeko dantza taldea etorri zen Saltora eta dantzariek erakustaldi bikaina eskaini zuten, ikusle asko eta asko dantzan jarri arte. Gastronomiak ere bere lekua izan zuen eta jaiari bukaera bikaina emateko, patxaranarekin topa egin zuten bertara bildu zirenek.

Euskal Etxeak datozen asteetan urteroko margo erakusketa eta euskara ikastaroko azterketak egingo dituela iragarri du. 

Argazki gehiago Saltoko Euskaldunen blogean: http://saltokoeuskaldunentaldea.blogspot.com



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia