Mexiko Hiria, Mexiko. Skalari & La Rude konbinazioa lehen aldiz iritsi da Mexikora, izan ere "Rude Station Tour" itzuliko azken kontzertuetako bi gauzatzera, orain artean espainiar estatuko eta Europako (Alemania, Suitza, Italia, Txekiar Errepublika) zenbait herrialde ibilirik.
Tren-makina Skalari berriak lehenengo kontzertu aurreko giroa dastatu zuen "meet & greet" batean 'Anden 69' lokalean azaroaren 27an, jarraitzaileetako batzuekin aritzeak nabarmen utzi baitzuen larunbat eta igandeko kontzertuek (Mexiko Hirian eta Guadalajara-Jaliscon) larunbat-igandez hurrenez-hurren ekarriko zuten pasioa.
2013 eta 2014an trena askoz lasaiago abiatua zen, geltoki hartu zituela Txile, Argentina, Costa Rica, Ekuador edo Peru. Baina ez da heldu 2015era arte abiadura azkartzeko tenorea Rude Band honekiko sintonian, urtean zehar lehenengo Sold Out-ak lortzeko hiri batzuetan. hala nola Madrilen (Sala Independence), Valentzian (16 Toneladas), Bartzelonan (Apolo 2) edo Reusen (Submarino), "Ride Station" album berriaren aurkezpenean, album honek eman baitio segida Skalari proiektuari.
Baina duela pare bat aste pasexe Mexikon gertatutakoak bestelako puntu eta aparteko bat ekarri dio bide honi. Bi kontzertu handi, mitiko, guztia salduta eta publikoa kantuetako bakoitza pasio gaindikorrez koreatzen, minutuz minutu, segundoz segundo.
Sala Pueblan ateak 19:00etan zabaldu ziren eta ehundaka pertsona ipini ziren lehenengo lerroetan, bertan gerta zitekeenaren detailerik ez galtzearren. 20:30etan Skalari Rude Band atera zen oholtzara, "Sarrera VII-Rude Station"i publiko berotua oihu artean hutsune bila ari zela hutsunerik ez zegoen lekuan oholtza zabalaren gainetik igortzen zitzaion hit bakoitza dantzatu ahal izateko.
Zortzi musikari zeukaten guztia ematen bi kontzertu-ordu trinkotan, ia geldiunerik gabe, bakarrik 43 arte (Ayotzinapa) kontatzeko "Fuego"ren prebioan, “Contigo estaré bien”, “Levanta”, “Winnipeg” edo “Aquella Noche” bezalako pieza berriak txalotzeko eta beste batzuk gogora ekartzeko, hala nola “Skalari Rude Klub”, “Jaia” edo “Sólo Vivir” mitikoa, azken honek amaiera eman ziolarik gauari. "Alé", berriz, harrigarri suertatu zen, batzuentzat ahaztutako kantua, baina publiko mexikarrak bere gustukoenetako baten gisa koreatu zuen, honetan ere berezia baita Mexiko.
Eta hau Sala-n, Mexiko Hiriko leku prestigiotsuenetako batean gertatu bazen, biharamuna ez zen gutxiago izan Guadalajara-Jaliscoko Foro Independencian. Aurreko egunekoa baino toki txikiagoa zen baina parekoa publikoaren intentsitate aldetik eta lokalari bere lehenengo Sold Out-a ekarri zion, hiriko musika alorrean marka ezarriz.
Handia Mexikoko publikoa, handia Rude Band hau, elkarrekin hasi berria duten maitasun harreman batean. Eta ikusitakoa ikusita, luze iraungo du horrek, amaitzen da kronika.
Facebook: https://www.facebook.com/JuantxoSkalariKluba
Bloga: http://www.juantxosk.blogspot.com.es