euskal diaspora eta kultura
2011/11/18
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Siroka taldeko kideak Udinen dira jada, Liet International jaialdian parte hartzeko. Eurekin batera Liet International 2011-ko epaimahaiak aukeratutako hamaika lehiakide ariko dira jaialdian: Noid (Karelia-ko Errepublika), Silent Woo Goore (Udmurtia Errepublika), Aoife Scott (Irlanda), Skama la Rede (Asturias), Rolffa (Sami), Macanta (Eskozia), Janna Eijer (Frisian), Priska (Friuli), Coffeeshock Company (Austria), Cuntra Löm (Ladinian) eta Rezia Ladina (Suitza).
Sirokak gaur bertan egingo du lehen emanaldia, 21:30tan, Cas Aupa aretoan egingo den elkartasun kontzertuan (Val’ de Aupa 2, Udine). Trùc izeneko taldearekin joko dute. Jaialdia bera bihar egingo da, 21:00tan, Giovanni da Udine antzerkian. Zuzenean emitituko du Friulian Radio station irratiak eta internet bidez ikusteko aukera ere egongo da, hemen. Horrez gain, asteburu osoan zehar Frisiar eskualdeko Omrop Fryslân telebista kateko talde bat Sirokarekin egongo da musikariei buruzko erreportaia egiten.
-Liet International 2011 jaialdiari buruzko informazio gehiago, hemen
-Siroka taldearen webgunea, hauxe
Taldeak jaialdian joko duen abestiaren bideoklipa:
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus