euskal diaspora eta kultura
2011/11/24
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Siroka taldeak bosgarren gelditu zen larunbatean Udine hirian egin zen Liet International jaialdiaren zortzigarren edizioan, 'Hi vascofona!' kantuarekin. Irabazlea Janna Eiger kantari frisiarra izan zen, ‘Ien klap’ kantuarekin.
Jaialdian Europako hizkuntza gutxituetan kantatzen duten taldeek soilik parte har dezakete. Edizio honetako beste partaideak hauek izan dira: Noid (Karelia-ko Errepublika), Silent Woo Goore (Udmurtia Errepublika), Aoife Scott (Irlanda), Skama la Rede (Asturias), Rolffa (Sami), Macanta (Eskozia), Janna Eijer (Frisian), Priska (Friuli), Coffeeshock Company (Austria), Cuntra Löm (Ladinian) eta Rezia Ladina (Suitza).
Euskal taldeak azaldu duenez esperientzia aparta izan da jaialdi honetan parte hartzea eta bertan bizitakoekin bideo bat egiteko asmoa agertu du.
-Jaialdiaren webgunea, hemen
-Sirokaren webgunea, hemen
-Jaialdiari buruzko Sirokaren kronika, hauxe
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus