euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Siroka talde euskalduna 'Eurovision alternatiboa' gisa ezagutua den jaialdiko finalisten artean aukeratua

2011/07/18

'Karosi' da taldearen bigarren diskoa
'Karosi' da taldearen bigarren diskoa

PUBLIZITATEA

Eurovision alternatiboa esaten diote Liet International jaialdiari; izan ere, hizkuntza gutxitu edo minorizatuetan abesten duten europar taldeek parte hartzen dute bertan. Aurtengoa zortzigarren edizioa izango du, eta momentuz aukeratu dituzten finalisten artean Siroka talde bizkaitarra dago. Datorren azaroaren 19an egingo da jaialdia, Italiako Udine hirian, eta finalistek euskaraz, udmurteraz, vepsiaeraz, eskoziar gaeleraz eta irlandar gaeleraz ariko dira, besteak beste.

Bilbo, Bizkaia. Siroka musika talde gazteak Liet International 2011 jaialdian parte hartuko du, datorren azaroaren 19an Italiako Udine hirian egingo den edizioan. Liet Europako hizkuntza gutxituen musika jaialdia da eta Eurovision alternatiboa bezala da ezaguna. 2002an sortu zen jaialdia, hizkuntza gutxituetan (minorizatuan) abesten zuten Europako musika talde zein bakarlariak biltzeko helburuarekin. 

Siroka euskal taldea 2009an sortu zen, Balmaseda, Ugao, Leio eta Erandioko lau gaztek osatua. Taldekideak Maria (ahotsa), Pepo (baxua), Gorka (bateria) eta Ekaitz (gitarra) dira eta rocka jorratzen dute. Bi disko atera dituzte jada: 'Siroka' eta 'Karosi'. Taldearen webgunean deskarga daitezke biak. Eta euskaraz kantatzen dute, noski.

"Musikherria kolektiboaren bidez izan genuen jaialdiaren berri", azaldu dio Maria kantariak EuskalKultura.com-i. "Jaialdiak kantuak bidaltzeko gonbitea egin zien Euskal Herriko taldeei eta guk kantu pare bidali genituen". Orain hilabete pasatxo izan zen hori. Joan den astean etorri zitzaien hautatuak izan zireneko berria. Geroztik jakin dute 40 talderen artean aukeratuak izan direla eta azaroan Italian ariko direla.

Hamar talde finalista

Eurekin batera beste bederatzi taldek parte hartuko dute jaialdian: 

--Noid taldea: Petrozavodsk/Petroskoi-koa (Karelia Errepublikako hiriburua). Vepsiaeraz abesten dute (hizkuntz ugro-finlandarra, finlandarra eta hungariarraren familiakoa).

--The Silent Woo Goore taldea: Udmurtieraz abesten du, Udmurtia Errepublikako hizkuntza.

--Manam Eskoziako taldea da eta Eskoziako gaelikoz abesten dute.

--Aoife Scott kantaria: Mary Black abeslari Irlandar famatuaren iloba da. Dublingoa da eta irlanderaz abesten du. Gaur egungo Irlandar musikaren talentu handienetarikotzat hartzen da.

--Asturiaseko Skama La Rede taldea.

--Norvegiako Sámi Grand Prix jaialdian aukeratu zuten finalista: Rollfa.

--Frisian song festival jaialdian aukeratu zuten finalista: Janna Eijer.

Beste 3 finalista hautatzeke daude oraindik: bi, Grisons eskualdean (Suitzan) egingo den Suns jaialditik aterako dira; eta azkena Faroe Irletan egingo den bertako jaialdiaren lehenengo ediziotik.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia