Singapur, Singapur. Eguberriak edo urte amaierak etxetik kanpo Singapur aldean harrapatzen bazaitu eta Euskal Herriko zaporeak faltan botatzen badituzu, aukera bat izan daiteke bertako Basque Kitchen by Aitor jatetxea bisitatzea. Duela urtebete pasexe zabaldutako leku honek --Aitor Jeronimo Orive sukaldariak askoz eskarmentu zabalagoa dauka oro har eta inguru honetan ere-- San Tomas ikutuko menu berezia eskaintzen du abenduaren 31era arte, taloa, txistorra, gazta eta beste osagai tradizional eta ez tradizional batzuk tarteko. Lan ederra ari da egiten Aitor Euskal Herriaren eta euskal gastronomiaren enbaxadore gisa
Baina bestela ere, produktu eta plater erakargarri eta tentagarriak dastatu nahi badituzu, aukera polita ematen dizu Michelin izarra eskuratu berria duen "Basque Kitchen by Aitor"ek. Ikus bazkari menua; eta afari menua. Plater elaboratuagoekin batera, Euskal Herriko antxoak, Idiazabal gazta, Gernikako piperrak eta txuletoia ere lor ditzakezu.
On egin, eta zorionak Aitorri bere arrakastagatik!
-Ikus hemen zabaldu berritan jatetxeaz argitaratu genuen berria