euskal diaspora eta kultura
2014/07/26
PUBLIZITATEA
Necochea, Argentina. Duela gutxi heldua da Euskal Herritik Silvia Iriondo. Bilbon EXIB Música jaialdian hartu zuen parte eta beste hainbat talderekin batera Kalakan, Oreka TX eta Kukai Dantza euskal taldeekin elkarbanatu zuen agertokia, euskal eta argentinar musikaren arteko fusio harrigarri eta entzungarria lortuz.
Eta bere ibilbide osoaren adierazgarri den errepertorioa kantatuz, barne 'Anónima' bere azkeneko diskokoak eta lan horretara bildu dituen Leda Valladares handiaren egile ezagunik gabeko kantuak, harek Argentina ipar-mendebaldean zehar egin zituen esplorazio aitzindarietan batuak. 'Anónima' ohoratze bikoitza da: Leda Valladares-i eta Silvia beraren aitari, Remigio Iriondori. Aita 91 urte zituela hil zen, Leda baino hiru egun lehenago.
Kantatzeko euskal tradizio familiarra
Silvia Iriondo kantuzaletasuna eta musikazaletasuna sakon bizi zuen familia batean jaio zen. Bere gurasoek kantuz ezagutu zuten elkar, Buenos Airesko Lagun Onak euskal abesbatzaren baitan. "Amak kantu lirikoan zeukan formakuntza, koruko bakarlari gisa. Aitak baxuen erregistroan kantatzen zuen: Nire guraso eta aiton-amonak euskaldunak ziren, guztiak jotzen edo kantatzen zuten zerbait eta euskal tradizioak zorrotz betetzen ziren nire etxean: kantatzea, jota eta fandangoa dantzatzea... 60ko hamarkadak betiko markatu zuten belaunaldiko parte naiz, baina ni folklorera nire aiton-amonengandik iritsi nintzen, zeukaten herriminarekiko atxikimenduz, euren baserri-giroko eta ardi-giroko kontaketekin. Buenos Airesen jaiota, hiriak ez ninduen kultura familiarrak bezainbat markatu".
[Bideoa: Silvia Iriondo 'Vámonos vida mía' kantari]
Bakarra den Silvia Iriondoren ahotsak soiltasunaren eta virtuosismoaren arteko nahasketa arraroa egiten du. Entzun, esaterako, bere album berriko 'Tuita la noche'; edo 'Alas de plata', 'Tierra que anda'koa; edo 'Sueñero', Jorge Fandermole-rekin.
[Bere emanaldia Necocheako San Inazioko euskal jaietan gaur uztailaren 26an gauean izango da, euskal etxearen egoitzan, 22:30etan, Av. 59 nº 2886 helbidean]
-Jatorriko artikulua Mar de Noticias de Necochean
-Kantariaren webgunea: www.silviairiondo.com.ar
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus