euskal diaspora eta kultura
2013/01/29
PUBLIZITATEA
Tokyo, Japonia. Euskal Herriari buruzko hitzaldi bat eskaini zuen Tokyoko Euskal Etxeak Shinjuku auzoko Ashahi Culture Center-en, abenduaren hondarrean. Hizlariak euskal elkarteko bi kide izan ziren, Hagio Sho eta Yuichi Shimanuki. Hitzaldiak Euskal Herriari buruz jakinmina zuten hainbat tokiotar bildu zituen eta haiek interesa bizia agertu zuten.
"Ia denak esan zuten sakondu egin nahi zutela euskal kulturan eta hizkuntzan", esan digu --euskaraz, euskalduna baita-- Hagio Shok; hori dela eta, elkarteak aurten beste hitzaldi batzuk emateko asmoa agertu du. Euskal Etxeak batzar nagusia egingo du aurki eta bertan 2013ko jarduerak finkatuko dira.
Euskal kulturaz jakin nahia
Izan ere, Japonian euskal kulturari buruzko jakinmina pizten ari da azkenaldian. Esaterako, Kirmen Uribe idazlearen "Bilbao-New York-Bilbao" liburua iaz argiratu zen Japonen eta 2012an japonierara itzulitzako hiru eleberri onenen artean aukeratu zuten.
Bestalde, iazko maiatzean Hagio Shok eta Hiromi Yoshidak "Gendai Basuku wo Shiru tame no 50 Shou" (Gaur egungo euskal gizarte eta kultura ezagutzeko eta ulertzeko 50 atal) izeneko liburua argitaratu zuten, Tokyoko Akashi Shoten Ltd. argitaletxearekin.
"Liburuaren 2.500 ale kaleratu ziren eta dagoeneko 1.700-1.800 inguru saldu dira", esan du Hagiok. Liburua Japoniako liburudendetan salgai dago, baina internet bidez ere eskura daiteke Amazon.co.jp helbidean (webgunea japoniarrez dago, baina ingelesez ere egin daiteke erosketa). Liburuaren ISBN zenbakia 9784750335940 da.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus