euskal diaspora eta kultura
2009/04/03
PUBLIZITATEA
Shanghai, Txina. Shanghaiko Euskal Etxearen buletin digitalak, 'Kontu Kontari' albistegiak, elkarteak apirilean egingo dituen ekimenen berri ematen du. Hasteko, Korrika 16 heldu da jada Asiara, izan ere joan den asteburuan lasterketa txiki bat egin zuen euskaldun talde batek Hong Kong hirian. Larunbat honetan Korrika Shanghai-ra iritsiko da. Goizeko hamaiketan abiatuko da Euskal Etxetik, eta hiriko kaleetan barrena ibili ostean, euskal elkartera bueltatuko dira korrikalariak, bertan bazkari herrikoi batekin gozatzeko.
Biharamunean lasterketa Beijing-eraino helduko da eta han euskaldun talde batek Harresi Handian Korrika Txiki bat egingo du. Lasterketaren ostean partehartzaileek hamaiketako bat egingo dute.
Laburmetraiak, Aberri Eguna eta Inauteriak
Euskal Etxeak Topagunea elkarteko Film Laburren Zirkuituko emanaldia apirilaren 11ra atzeratuko dela iragartzen du. Arrazoia, zortzi laburmetraia euskaldunak ahalik eta ikusle gehienentzako ulergarri egitea da, eta hori dela eta filmeak ingelesera eta txinerara itzultzen ari dira. Emanaldia Kuluska jatetxe euskaldunean egingo da (528 Kang Ding lu, Xikang lu-tik gertu), 17:30etan hasita.
Hurrengo egunean, igandean, Shanghai-ko euskaldunek hitzordua izango dute Century Park parkean, bertan Aberri Eguna ospatzeko. Antolatzaileen proposamena partehartzaile bakoitzak jateko edo edateko zerbait eramatea da, denen artean partekatzeko. Azkenik, Euskal Etxeko zuzendariek apirilaren 25ean egingo den Inauteri jaian parte hartzeko gonbitea luzatzen diete bazkide eta lagunei; 'mozorrotuta agertzen direnentzat afaria, edaria eta dantza egongo dira', diote.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus