Laprida, Argentina. Egin berria du, martxoaren 14 eta 15ean, egoitza duen Laprida herrian, Buenos Aires probintzian, bere urteroko ohiko bilkura eta elkarretaratzea 'Arturo Campion' Euskal Kultura eta Abertzaletasunaren Ikasguneak, hartutako erabakien artean General Villegaseko Sergio Recarte elkarteko kide gisa onartzea aipa daitekeelarik.
Elkartetik adierazi dutenez, honako gaiak jorratu zituzten martxoaren 14ean bildutakoek:
-2009rako hitzaldi eskaintza osatzea
-Ikasgunearen administrazio gaiak
-'Guregandik' urtekariaren 2009ko alea
-Kide berriak onartzea: Gral. Villegaseko Sergio Recarte
-Garatzen ari diren ikerlanen nondik-norakoak aipatzea
-Jardunaldi eta Kongresuak
-Bestelakoak
Larunbatean bertan, hitzaldia eman zuen Carlos Martinezek Lapridako Euskal Etxean, 'Iparralde' gaitzat harturik.
Igandean, berriz, meza antolatu zuten Arturo Campion Ikasguneari propio eskainia Santa Ana elizan eta ondoren elkarretaratzea amaitzeko senidetasun bazkari bati ekin zitzaion Gure Etxea izeneko nekazalgunean.