euskal diaspora eta kultura
2010/02/01
PUBLIZITATEA
Senpere, Lapurdi. Oxtikenekoek bultzaturik, kantu zaharren berpitzen ari dira su ta gar 10 urte hontan Senperen. 1999az geroz, Kantu Zaharren Egunak arrakasta handia badu urtez urte, Senpere aldeko adin guzietako jendea bilduz bazkari baten inguguran, kantua emaiteko plazer hutsarentzat, eta bereziki kantu zaharra, zenbaitzu aspaldian kantzatzen ez direnak, bertze batzu kaier xahar batzutan aurkiturik, gisa hortan betirako galbidetik salbatuz.
Hamar urte hauetan eman diren kantu horietarik frango bildu dituzte Oxtikenekoek Kantu zahar bilduma 1999-2009 diska bikoitzean, orotara 67 kantu, loriatuki entzuten direnak, gehienak bazkari giroan grabatuak (50 orenen grabaketak badituzte eskuetan), bazterretik altxatzen direla irri karkailak eta txaloak.
Mota guzitako kantuak dira, maitasunezkoak, gerlakoak, ohiduretan sustraituak, kantu ezagun eta ezezagun, zenbaitzu Elizak ixilean atxikaraziak, biper soberaxko ukanik hain segur... Diska bikoitzarekin batean liburuxka bat ere badaukagu, kantu guzien hitzekin.
Obra guziz baliosa, ainitzek maitatuko dutena.
“Kantuen salbatzea ez ote da ere sorkuntza bat ?” zion Mixel Mendibourek argitalpen berri hori aurkeztean.
“Kantuak toki handia du gure bizian” dio bere aldetik Auxtin Zamorak, “bertze deusik ez badugu egiten ere, elgarrekin kantatuz, elgarren arteko anaitasuna da sortzen; bizidunen barneko arrabotsa, kantua da”.
[Lana, internetez, www.elkar.com webgunetik eros daiteke]
-Oxtikenea elkartea (Senperekoko kultura lantzen)
-Euskal Kultur Erakundea (Ipar Euskal Herriko kultura lantzen)
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus