euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Senidetzea gogoan, Ternuako Placentia hiriko udal agintariak jatorri duten Bizkaiko Plentzia bisitatuko dute

2016/10/12

Alkatea Plentziako Museoan dagoen euskal baleazaleei buruzko erakusketako erakuslehioetako bati so (argazkia Borja Agudo-El Correo)
Alkatea Plentziako Museoan dagoen euskal baleazaleei buruzko erakusketako erakuslehioetako bati so (argazkia Borja Agudo-El Correo)

PUBLIZITATEA

Kanadatik iritsita, Plasentia-ko Wayne Power alkatea eta Noella Collins zinegotzia euskal kostaldeko Plentzia bisitatuko dute bihartik hasita urriaren 17ra arte, euskal Plentziaren (historikoki Pasencia de Butron ere deitu izan da) eta duela bost bat mende euskal marinel eta baleazaleek Ternuako kostaldean sortu zutenaren arteko elkar-ezagutza eta senidetzean urratsak emateko. Virginia Urieta argitaratu du hona moldatu dugun artikulua gaurko El Correo egunkarian.

Plentzia, Bizkaia. Bost bat mende dira euskal baleazaleak Ternua eta Labradorreko kostaldean lehorreratu eta euren izenak ezarri zituztela bertan. Baina berrogeitik gora leku-izen haietatik gehienak galdu egin dira eta egungo toponomian hiri bakarrak segitzen du jatorrian ipinitako izenarekin: Placentiak, Avalon penintsulan, Ternua eta Labradorreko probintzia kanadatarrean. Izen hori, Plentzia euskaldunaren tokiko historialari den Sabino Laucirikak, ikertu eta elkarren arteko lotura ezarri zuen. 1540an ipar portu hartara iritsi ziren euskal arrantzaleen urratsak segitu du geroztik. Placentia Ipar Amerikako euskal kolonia garrantzitsuena izatera heldu zen, eta eskualdeko hiri nabarmenena, euskal marka horren lekukotasun idatzi gutxi ailegatu bazaigu ere, tartean jatorri plentziarrekoa zen Domingo Ibargarayrena. Herriak hondartzatxo bat ere badu eta ikurrin batzuk aireratzen ditu, eta bere hilarrietako batzuetan euskal hitzak ere topa daitezke.

Legatu hori guztia gogora ekarriko da egun hauetan, bertako buruzagi kanadatarrak etorri baitira gure artera, elkar hobeto ezagutu, lokarriak areagotu eta bi udalerrien arteko senidetzea bultzatzeko. Pasentiako alkate Wayne Power eta zinegotzi Noella Collins datorren astelehenerarte egongo dira Plentzian, "duela urte askodanik lortu nahi genuen" proiektua gauzatzearren. Bi herriak 2011an hasi ziren ofizialki erakunde aldeko harremanak ezartzen, Lauciricak bideratutako ahalegina medio.

"Senidetzea bi herrion arteko zor historikoa da, eurak biziki estimatzen dute gure kultura eta bertan garatu genuen alderdi industraialaren marka. Alai eta hunkituta gaude", aitortzen du alkateak. Udalak euren bisita edertzeko ekitaldi egitarau bat diseinatu dute, baita baleazale plentziarren historia Plentziako herritarren eta bisitarien artean hobeto ezagutarazteko ere. Ostiralean Power eta Collins Bizkaiko Foru Aldundira batuko dira eta bertan errezibituko dituzte Ibone Bengoetxea Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuak, Kanpo Harremanetarako zuzendari Leyre Madariagak eta Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako teknikari den Eslibalitz Urcelayk.

Arratsaldean, 18:30etan, harrera Plentziako Udaletxean izango da, txalaparta eta aurreskuarekin, Ontziola Plazan, makila emango zaielarik. Senidetzeari buruzko ekitaldi publikoa 18:45etan etorriko da, mahainguru horretan partaide izango direla baita ere Sabin Laucirica ikertzailea eta beste aditu batzuk, hizpide harturik bi herrion arteko harreman historikoak, egungo interesa elkarren kulturekiko edota euskal baleazaleek zeharkatu zituzten lur kanadarretan barrena Ocen Endeavour-ek egin behar duen bidaia. Herriaren historian barneratuko den bisita eta beste ikustaldi bazuk urazpiko sotora eta museoetara izango dira, besteak beste, asteburuko agenda beteko duten bestelako proposamenak.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia