euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Selma Huxley omenduko du gaur Oñatiko Udalak eta beka bat sortuko du ikertzailearen izenarekin

2016/04/22

Selma Huxley duela urte batzuk Donostiako Untzi Museoan (argazkia Usoz-DV)
Selma Huxley duela urte batzuk Donostiako Untzi Museoan (argazkia Usoz-DV)

PUBLIZITATEA

Oñatiko Udalak (Gipuzkoa) laster argitaratuko duen "historia genero ikuspegitik ikerketa bekak" Selma Huxley izena izango du. Bide batez, gaur ostirala omenaldia jasoko du Huxley-k Oñatiko Unibertsitatean, Euskal Herriko eta Kanadako historiaren ezagutzan eginiko lan izugarria eskertzeko. Artikulua Goiena aldizkarian eman du argitara Oihana Elortzak.

Oihana Elortza / Oñati, Gipuzkoa. Oñatiko Udaleko berdintasun sailak herritarrak gonbidatu gura ditu egubakoitzean (ostirala, Oñatiko euskaran) Selma Huxley-k jasoko duen omenaldira. Sancti Spiritus unibertsitatean izango da, 19:00etan.

"Selma Huxley, una canadiense en Oñati: descubriendo las pesquerías vascas en Terra Nova (S.XVI) izeneko hitzaldia emango du bere semeak, Michael Barkham-ek.

Selma Huxley-k Oñatiko artxiboan dauden dokumentuak ikertuz jakin izan da euskaldunak eta itsasoa lotzen dituen historiaren zati handi bat. Esaterako, berak aurkitu zituen Oñatin XVI. mendean Kanadan hondoratu zen San Juan baleontzi euskaldunaren gaineko dokumentuak, egun Albaola itsas kultur faktorian egiten ari diren replikaren jatorrizko itsasontzia.

Oñatiko Udalak laster argitaratuko duen historia genero ikuspegitik ikerketa bekak Selma Huxley izena izango du. Bide batez, egubakoitzen (ostiralean) omenaldia jasoko du Huxley-k, Euskal Herriko eta Kanadako historiaren ezagutzan eginiko lan izugarria eskertzeko.

Bisita gidatua

Domekan, bestalde, bisita gidatua egingo dute Oñatiko artxibora, hango arduradun Ramon Martinekin eta Jose Antonio Azpiazu historialariarekin. Joan gura duena aurrez eman behar du izena Oñatiko Turismo bulegoan: 943 78 34 53

Hitzaldia eta bisita gidatua Liburuaren Nazioarteko Egunari lotutako ekitaldiak dira eta Oñatiko Turismo bulegoak antolatu ditu, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoarekin eta Oñatiko Udal Liburutegiarekin.

(Goienak argitara emaniko artikulua)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia