euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sei Nafar Etxetako 36 dantzari bildu dira Mendozako Nafar Etxean Dantzen 9. Ikastaroan parte hartzeko

2010/02/12

Bolivarreko Nafar Etxeko dantza taldeko kide batzuk
Bolivarreko Nafar Etxeko dantza taldeko kide batzuk

PUBLIZITATEA

Otsailaren 6tik 14ra gauzatzen ari da Mendozako Nafar Etxean Nafar Dantzen 9. Ikastaroa. Urtero antolatzen den bilkura honetan, Txile eta Argentinako Nafar Etxeetako dantzariek hartzen dute parte, pauso berriak eta koreografiak ikasi eta hobetzeko. Aurten, etxe bakoitzeko 6 ordezkari bidaiatu dira Andeen magaleko hirira. Irakasleei dagokienez, Nafarroatik propio etorri dira ikastaroa ematera. Laurak Tuterako udal dantza taldean aritzen dira. Topaketa dantza erakustaldi batekin bukatuko da bihar larunbata. Gau hortako ikuskizunean dantzari guztiak pasatuko dira tauletatik. Ondoren, bisitariek eta Nafar Etxe anfitrioiko kideek afari bat partekatuko dute.

Mendoza, Argentina. Ia hamar urte daramatzate Txile (1) eta Argentinako (5) Nafar Etxeetako dantzariek Nafarroako Gobernua babesle, hemengo udan antolatzen den Dantzen ikastaroan parte hartzen. Aurtengo edizioan, Mar del Plata, Bolivar, Buenos Aires, Rosario, Txile eta Mendozako bertako dantzariak apuntatu dira. Entseguak gogor samarrak izan dira. Izan ere, bederatzigarren elkartze honetan sartzeko baldintzaren bat aurrekoetara etorri izana izan da. 'Ikastea baino gehiago ikasitakoa hobetzea da ikastaroaren helburua', azaldu du Bolivarreko dantza irakaslea den Valeria Lozanok.

Automovil Club Argentinoko aretoan egin dira goizeko nahiz arratsaldeko saioak, eta otorduak Nafar Etxeko egoitzan. Baina lana ez da ekintza bakarra izan astean zehar. "Asteazkenean atseden hartu dute gazteek eta finca batera eraman ditugu eguna pasatzera. Asadoa jan eta igerilekuaz gozatu ziren', adierazi dio Mendozako Nafar Etxeko presidentea den Esteban Nietok EuskalKultura.com-i. 'Horretaz gain, beste egun batean, Belasco de Baquedano Ardandegia ezagutzera joan ginen', zehaztu du.

Ikastaroa dantzaldi batekin bukatuko da, bihar, larunbata. Ikuskizuna Mendozako Selectro Antzokian izango da, Capitan de Fragata Moyano eta 9 de julio kaleetan. Dantzaldiaren ondoren, bisitari guztiak eta etxeko kideak gonbidatuta daude afaria partekatzera.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia