euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sei beka Kanpo Harremanetan eta Mexiko, Txile, Argentina, Venezuela eta AEBko ordezkaritzetan aritzeko

2007/09/10

Rafael Kutz donostiarra da aurten sortu duten Venezuelako ordezkaritzako buru
Rafael Kutz donostiarra da aurten sortu duten Venezuelako ordezkaritzako buru

PUBLIZITATEA

Kanpo Harremanen arloan eta Mexiko, Txile, Argentina, Venezuela eta AEBtako Euskadiko ordezkaritzetan lan egin nahi duten gazteek aukera polita dute Jaurlaritzak aurkeztu duen espezializazio beken deialdi honetan. Sei beka dira guztira. Horietako bat Gasteizeko Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusian bete beharrekoa da eta beste bostak Eusko Jaurlaritzak Mexikon, Txilen, Argentinan, Venezuelan eta AEBtan dituen ordezkaritzetan. Eskaerak aurkezteko epea urriaren 4ean itxiko da.
Eusko Jaurlaritzak Kanpoko Euskal Gizatalde eta Euskal Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko eta prestakuntza bultzatzeko sei beka eskaintzen ditu, 2007ko irailaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak jakitera eman duenez. Beka hauek bi arlotan banatzen dira. Alde batetik, bost beka Eusko Jaurlaritzak Mexiko, Txilen, Argentinan, Venezuelan eta Estatu Batuetan dituen Ordezkaritzen alorrean beteko dira. Bestetik, beka bat Gasteizko Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian burutu beharrekoa izango da.

Beken dotazioa egingo den lekuaren arabera aldatu egingo da. Horrela, Argentina eta Txileko ordezkaritzei dagozkienak 25.492,50 eurotako dirusaria izango dute (bakoitzak). Mexiko ordezkaritzari dagokionak 26.265 eurotako dotazioa du. Venezuelako ordezkaritzari dagokionak aldiz 27.037,50 euro eta Estatu Batuetako ordezkaritzari dagokionak 27.810 euro. Bukatzeko, Vitoria-Gasteizko Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari dagokionak 15.450 eurotako dotazioa du. Sei bekek kasuan, dira kopuru hau dagokion atxikipen fiskala izango du.

Hautagai izateko betekizunak

Beka hauek eskatu nahi dituztenek Irailaren 30eko 221/2003 Dekretuan eskatzen diren ezaugarriak bete beharko dituzte. Honokoak dira ezaugarri horiek:

-a) Beken deialdia egiten den urtearen urtarrilaren 1a baino lehen auzotasun administratiboa Euskal Autonomia Erkidegoan izatea edo ofizialki onartua dagoen Euskal etxe baten kidea izatea.

-b) Goi-mailako unibertsitate tituluduna izatea.

-c) Gehienez 30 urte izatea.

-d) Aurretik inoiz ez izana Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretatik ordaindutako beka berdin edo antzeko baten onuradun.

Eskabideak aurkezteko epea urriaren 4ean itxiko da. Eskabideak honoko helbidean aurkeztu behar dira: Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia, Lehendakaritza, Nafarroa kalea, 2; 01007 Vitoria-Gasteiz.

Euskal Gizataldeen arloan beste hiru beka

Bide batez, gogorarazi nahi dugu Euskal Gizataldeen eta Euskal Etxeen arloan hiru espezializazio beka eskatzeko deialdia ostegun honetan itxiko dela, irailaren 13an. Kasu honetan aukeratutako bekarioek Gasteizeko Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian egingo dute lan. Beka hauetako bakoitzak 15.450 eurotako dotazioa izango du. Informazio gehiago artikulu honetan.


Lotura interesgarriak

Deialdiaren oinarriak eta eskabide eredua
www.euskadi.net

Jaurlaritzako Ordezkaritzak munduan
Euskadi.net

Rafael Kutz, Venezuelako ordezkaritza berriko buru
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko ekainaren 15ean

Aitor Sotes, AEBtako ordezkari berria
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko martxoaren 7an

Jon Erdozia, Txileko ordezkari berriarekin elkarrizketa
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko urtarrilaren 17an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia