euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Segitzen dute Hego Ameriketan ENE ospakizunek, jokoak, bideoak, lehiaketak, topa egiteak... euskaraz

2017/12/11

2017ko Euskararen Nazioarteko Eguna Txileko Santiagon
2017ko Euskararen Nazioarteko Eguna Txileko Santiagon

PUBLIZITATEA

Euskal Herrian, Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) abenduaren 3an ospatu zen. Euskararen aldeko jai hau gero eta nazioartekoagoa da, munduko bazter askotan egiten baitira ekitaldiak. Izan ere, euskararen hotsak Rio de la Platara eta Andeetara ere iritsi dira bertan hizkuntza ikasten eta irakasten duten lagunei esker. Bertan, abenduaren 3an hasita hilaren 17raino luzatuko dira ospakizunak, ekitaldi berean urte amaiera ere ospatuko duten hainbat euskal elkartetan.

Buenos Aires, Argentina. Lan polita egiten du mundu osoan barreiatutako euskal diasporak bere kultura zaindu, sendotu eta zabaltzen. Eta bereziki polita eta engaiatua da hizkuntzari dagokion zatia. Gero eta gehiago dira Euskal Herritik kanpo euskara ikasteko aukerak eta horrekin batera, modu apalean, baina euskaldunen kopurua ere igotzen ari da. Euskararen Egunean, hizkunta biziz ospatzen dute euskara zale horiek euren eguna. Edozein aitzakia dute ona euskararen alde agertzeko, baina ENEn, euren ingurura ateratzen dute, euskarazko joko eta jolasak antolatuz abestiak, lehiaketak, bideoak egin eta ekoituz Axularren hizkuntzan. Eta horiek guztiak egiten segitzen dute egun hauetan Argentina, Txile eta Uruguaiko euskal etxeetan. Hona ospakizun horietako batzuen argazki galeria.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia