euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Segitzen dute Cancun-eko Kultura Etxeko eta Tzolk'in Kultur eta Ekologi Etxeko Euskal Zinema Zikloek

2009/10/19

Tzolk'in Kultura eta Ekologia Etxeko egitarau eta afixa
Tzolk'in Kultura eta Ekologia Etxeko egitarau eta afixa

PUBLIZITATEA

Gaur bertan egingo den emanaldia tarteko aurrera diraute Cancun hiri mexikarreko bi kultura etxetan urriaren amaieraraino eskaintzen ari diren Euskal Zinema Zikloek, astelehenetan Cancungo Kultura Etxean; eta ostiraletan, Tzolk'in Kultura eta Ekologia Etxearen egoitzan. Gaur astelehena, urriak 19, Kultura Etxeak Julio Medem zuzendari donostiarraren 'Behiak' filma emango du; datorren ostiralean, berriz, eta Tzolk'in Kultura Etxean, Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquert-en 'Ama Lur' eskainiko da. Segidan, bi egoitza horietan eta hilabetea bukatu arte emango diren izenburu eta datak.

Cancun, Mexiko. Emanaldiak bolondres antolatu dituzte Cancungo euskal gizataldeko zenbait kidek eta joan den astelehenean, urriaren 12an, hasi ziren Cancungo Kultura Etxearen kasuan; eta hiru egun lehenago, ostiralean, urriaren 9an, Tzolk'in Kultura eta Ekologia Etxearenean. Antolatzaileak argitu dutenez, egin duten hautaketa honekin "ibilbide bat egin nahi izan dute, dokumentaletik tragediaraino, zentzugabeko umoretik pasatuz".

Hona Cancungo Kultura Etxeari dagokionez, Euskal Zinema Zikloaren egitaraua:

Astelehena, urriaren 12an

“Kutsidazu Bidea, Ixabel”
Zuzendariak: Fernando Bernues eta Mireia Gabilondo
Aktoreak: Mikel Losada, Ainere Tolosa, Mireia Gabilondo, Iñake Irastorza

Astelehena, urriaren 19an

“Behiak”
Zuzendaria: Julio Medem
Aktoreak: Emma Suarez, Carmelo Gomez, Ana Torrent, Txema Blasco, Klara Badiola

Astelehena, urriaren 26an

“Eutsi”
Zuzendaria: Alberto Gorritiberea
Aktoreak: Angel Alkain, Asier Hormaza, Oihana Maritorena, Kandido Uranga


Tzolk'in Kultura eta Ekologia Etxeari dagokionez, hona egitaraua:

Ostirala, urriaren 9an

“Kutsidazu Bidea, Ixabel”
Zuzendariak: Fernando Bernues eta Mireia Gabilondo
Aktoreak: Mikel Losada, Ainere Tolosa, Mireia Gabilondo, Iñake Irastorza

Ostirala, urriaren 16an

“Behiak”
Zuzendaria: Julio Medem
Aktoreak: Emma Suarez, Carmelo Gomez, Ana Torrent, Txema Blasco, Klara Badiola

Ostirala, urriaren 23an

“Ama Lur”
Zuzendariak: Néstor Basterretxea eta Fernando Larruquert
Aktoreak: euskal herritarrak

Astelehena, urriaren 26an

“Eutsi”
Zuzendaria: Alberto Gorritiberea
Aktoreak: Angel Alkain, Asier Hormaza, Oihana Maritorena, Kandido Uranga



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia