Berlin, Alemania. Hitzaldia eskainiko du online bihar asteazkena Lorea Agirre Dorronsoro kazetari eta antropologoak “Euskera eta feminismoa: Intersectionality between gender and language" izenburupean 15:00etan, Alemaniako eta Euskal Herrian orduan. Ekitaldia Berlingo Freie Universität-eko Euskara Irakurletzak antolatu du, Leipzig-eko Unibertsitateko Euskara Irakurletzarekin batera. Doan eta zuzenean segitu ahal izango da, Zoom bidez, honako datuekin sartuz:
-Lotura: hau
-Bilerako IDa: 653 1257 0224
-Sartzeko kodea: 326857
-Ordua: 15:00ak
Antolatzaileek zabaldu dutenez, 2016an BAT soziolinguistika aldizkarian "Euskalgintza eta feminismoa: identitateak berreraiki, demokrazia sendotu, boteretze kolektiboa bultzatu eta subalternitate eraldatzaile unibertsalak eraikitzeko proposamen bat" izenpean argitara eman zuen artikulua eta 2019an "Trikua esnatu da: euskaratik feminismora eta feminismotik euskarara" Idurre Eskisabelekin batera Susan plazaratutakoa oinarri harturik, Lorea Agirrek Euskara normalizatzeko mugimenduaren eta feminismoaren arteko intersektionalitatea aztertuko du.