San Frantzisko, AEB. Larunbat honetan, urriaren 21ean, San Frantziskoko Gure Euskal Etxeak bere baitan bilduko du Euskal Kultura Eguna, aurtengoan "Euskal andreen egintza Amerikan" gaia bilgarri eta solasgai. BEO (Basque Educational Organization) antolatzaile, hitzorduak "The Impact of Basque Women in America" izenburua darama ingelesez, eta horixe, euskal andre edo emakumeen rol eta ekarpena aztertuko du, ekitaldi laburretan, hainbat emazteren lekukotasun eta ahotsak tarteko, AEBko euskal komunitateetan andreek izan duten iragana, oraina eta landu nahi dugun geroa mintzagai. Bertaratu ezin dutenak gogoan, antolatzaileek iragarri dute ekitaldia zuzenean segitu ahal izango dela.
- Esteka: hau
- Meeting ID: 880 7042 8007
- Pasahitza: BCD23
PROGRAMA
— 1. SAIOA: EMAKUMEAK, EUSKAL OSTATUEN BIZKARREZURRA
Kaliforniako 13:00etatik 14:00etara [EHko gaueko 10etatik 11etara]
Euskal ostatu eta hotelak funtsezkoak izan dira AEBko euskal komunitatearen historian, eta emakumeen rola euren barruan ordezkaezina izan da. Ezagutu eta ezagutarazi beharra dago emakume hauen indarra, kemena eta sendotasuna, aurrera egiteko ezinbestekoa den determinazio hori, ondoren sortuko ziren euskal komunitateei pasatuko baitzieten. Hemen proposatzen dena, elkarrizketa bizi bat da, moderatzailearen eta bost emakumeren artean, euretako bakoitza euskal ostatu baten esperientziari lotua gradu batean edo bestean. Hego eta Ipar Kalifornia eta Nevada egongo dira ordezkatuta panel honetan.
Partaideak
- Aña Iriartborde (Des Alpes, San Frantzisko, Kalifornia)
- Bernadette Berterretche Helton (Centro Basco, Chino, Kalifornia)
- Jenny Maitia Poncetta (Woolgrowers Restaurant & Cocktail Lounge, Bakersfield, Kalifornia)
- Marie Louise Lekumberry (J.T. Basque Bar & Dining Room, Gardnerville, Nevada)
- Meggan Laxalt Mackey (Thérèse Alpetche Laxalt French Hotel, Carson City, Nevada)
Moderatzaile: Jeronima “Jeri” Echeverria, Ph.D. historialaria eta hainbat libururen idazlea, tartean AEB Mendebaldeko euskal ostatuen historia egiten duen Home Away from Home eta AEB Mendebaldeko hainbat emakumeen biografiak biltzen dituen Portraits of Basques in the New World.
— 2. SAIOA: BARNE INDARRA: EUSKAL EMAKUMEEN POTRETA EDO ERRETRATUAK
Kaliforniako 14:15etatik 15:15etara gutxi gora behera [EHko 23:15etatik 24:15etara]
Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxean ikusgai dagoen erakusketaren zati bat bisitatu ahal izango da Gure Euskal Etxean. Hori baliatuz, Patty Miller-ek berau osatzeko egindako lana aurkeztuko du eta proiektu honetan nabarmendutako emakumeek izan zuten, eta etengabe azaldu behar izan zuten barne indarraz mintzatuko da. Patty Miller Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxeko kide fundatzaile eta bertako zuzendari eragilea izandakoa da.
— 3. SAIOA: EGUNGO EUSKAL EMAKUME LIDERRAK ETA EUREN ERAGINA EUSKAL KOMUNITATEETAN
15:30etatik 16:30etara, baina zeozer luza daiteke [EHko igandeko 0:30etatik 1:30etara]
Emakumeen rolek bilakaera nabarmena izan dute euskal komunitateetan ostatuen hasierako garaietatik. Bilakaera hau zenbait gauzaren ondorio da, tartean gizarte aldaketak, hezkuntza eta hezikera, hori guztia euskaldunek gure kulturari ekarri diogun "indar" dosi handiez zipriztinduta. Emakumeak horretan dira eta hori ekartzen ari zazkio bakoitza bere euskal komunitateari. Hirugarren saio honetan bigarren elkarrizketa bizi bat izango da, beste bost emakume solaskide, moderatzaile batekin. Boise, Nevada, Kalifornia eta Washington egongo dira ordezkatuta panelean.
Partaideak
- Argia Beristain. Garapenerako lehendakariordea, Boise State University, Boise, ID
- Esther Ciganda. Atleta/Hezitzailea/Ekintzailea, Moses Lake, WA
- Madalen Bieter. Irratsaio sortzailea / terapeuta fisikoa, Boise, ID
- Nere Lete Hezitzailea, Boise, ID
- Zoe Bray. Artista, Reno, NV
Moderatzaile: Marie Laxague Rosecrans Impact Industries Marketing zuzendari nagusia Salesforce-n. San Frantziskoko Gure Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeko idazkari laguntzailea eta batzordekidea, eta bertako Batzorde Digitaleko presidentekidea, baita elkarte bereko 'Mendigoizaleak' (sic) mendizale taldeko buruzagi ere.
Ondoren, senidetasun afaria, euskal ostatuen ohiko moldean, Gure Euskal Etxeko pilotalekuan.