Liverpool, Ingalaterra. Hitzaldia Kirsty Hooper adituak emango du 'Euskaldunak Livelpoolen eta espainiar inperio koloniala: Mundakatik Manilara (Merseyn zehar)" izenburupean, 15:00etan bertako ordua, Euskal Herrian 16:00ak direla. Warwick-eko Unibertsitateko ikertzailea Olano, Larrinaga & Co konpainia aztertuko du bereziki, Ramon de Larrinaga, Jose Antonio de Olano eta Juan Bautista Longa euskaldunek 1862an sortutakoa. Garai hartako enpresa anglo-espainiar merkataritza enpresa handiena izan zen.
Kirsty Hooper liburua idazten ari da egun Liverpoolgo euskal komunitatea eta merkataritza kolonialaz. 19. mende osteko anglo-espainiar eta galiziar historian aditua, ‘The Edwardians and the Making of a Modern Spanish Obsession’, ‘Mondariz-Vigo-Santiago: A Brief History of Galicia & Edwardian Tourist Boom’ eta ‘Writing Galicia into the World: New Cartographies, New Poetics’ liburuen egilea da, besteak beste.
Jardunaldia Liverpoolgo Unibertsitateko Manuel Irujo Katedrak antolatu du. Katedra 2015ean Liverpoolgo Unibertsitateak Etxepare Euskal Institutuarekin batera abiatu zuen euskal erbesteari buruzko ikerkuntza bultzatzearren.
Hitzaldia hemendik segitu ahal izango da (erabiltzailea 915 0794 5889, eta pasahitza Zm9vB#hU).