Donostia-San Sebastian. Ostiral honetan, azaroaren 15ean, Erein argitaletxeak Bernardo Atxagaren Etiopia poema-liburu haustaile eta ikonikoa aurkeztuko du, edizio berri batean, Jon Arangurenen ilustrazioekin hornitua, Iñaki Aldekoaren hitzaurrearekin eta Anariren kontrazalez. Aurkezpena Donostiako Koldo Mitxelenako ekitaldi aretoan, Santa Teresa komentuan egingo da goizeko bertako 11:30ean (Argentinako 07:30ean, Estatu Batuko Kaliforniako 02:30ean) eta sarbide librea izango du.
Gogoratu 1978an lehenengoz argitaratu zenean, euskal poesiaren esparrua irauli zuela, orduan 27 urteko idazle gaztea zen Bernardo Atxagaren Etiopia poema-liburuak. Ostiral honetan egingo den edizio berriaren aurkezpenean Bernardo Atxaga bera, Jon Aranguren, Anari eta Inazio Mujika Iraola mintzatuko dira. Hona online hitzorduaren ezaugarriak:
- Noiz: azaroaren 15ean, ostirala
- Ordua: Euskal Herriko 11:30ean
- Youtube lotura: https://youtube.com/live/QKCK5S81sHY