Vitoria-Gasteiz. Datorren astelehenean, urriaren 4ean, Euskal Diasporan Espezialista graduondoaren hasiera ekitaldi ofiziala egingo da Gasteizen. Hasiera hitzaldia, "Diasporic Studies Today" izenburupean emango du Kingsley Aikins graduondoko irakasle eta The Networking Institute erakundeko zuzendaria, eta bertan izango dira Marian Elorza Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia eta Montse Maritxalar EHUko Graduondoko eta Etengabeko Prestakuntzako errektoreordea.
Ekitaldia online segitu ahal izango da. Hauxe da horretarako beharrezko informazioa:
Lotura: https://ehu.webex.com/ehu/j.php?MTID=m6d7685962f94f5622c9a615c7a3c932c
Noiz: 2021eko urriaren 4a, astelehena 16:00 | 3 h 50 minutu | (UTC+02:00) Brusela, Kopenhage, Madril, París
Bilera zenbakia: 2734 228 4756
Pasahitza: 1XWL5zqJRb8Yvg (19955975 telefono eta bideo sistemen bidez)
Gasteizeraino hurbil daitekeenarentzat, azalduko dugu ekitaldia Elurreta / Las Nieves-ko eraikinean egingo dela, bertako Gradu Aretoan, Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Kanpusean. Ikus hemen. Publikoak sartzea izango du aulki erabilgarriak bete arte.
-Informazioa graduondoaz, hemen