euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Txori' euskal pintxo taberna eta jatetxeak ateak itxi zituen atzo Seattle hirian, Washingtonen, AEBetan

2010/04/20

Duela pare bat aste Txori agurtzeko egin ziren bi despedida afarietako bat. Atzo egun osoan egon zen zabalik, azken agurra emanez bezero eta lagunei, lagun eta bezeroei (argazkia Txori)
Duela pare bat aste Txori agurtzeko egin ziren bi despedida afarietako bat. Atzo egun osoan egon zen zabalik, azken agurra emanez bezero eta lagunei, lagun eta bezeroei (argazkia Txori)

PUBLIZITATEA

Ateak itxi zituen atzo Estatu Batuetan, Washington estatuko Seattle hiri kosmopolitan, arrakastatsu ari zenean, 'Txori' euskal pintxo taberna eta jatetxeak. 'Txori, San Sebastian style pintxos' ziren-lekuaren izen-abizenak, duela bi urte t'erdi bat Joseba Jimenez de Jimenez chef donostiarrak eta bere emazte Caroline Messier-ek zabaldua. 2007 hondarrean hau sortu, baina bikoteak 1998tik gobernatzen zuen Seattle-n 'Harvest Vine', euren lantegi nagusia izan den euskal jatetxea. Baina, senar-emazte zirenak dibortziatu egin dira orain, bakoitzak bere bidea hartuz, profesionalki ere helburu desberdinak baitzauzkaten. Horri dagokionez, inguruko euskal sukaldaritza zaleak ez dira sobera izutu, 'Harvest Vine'k segituko baitu, Carolineren eskutik, eta oso gutxi barru 'Pintxo' izeneko leku berri bat zabalduko baita. Joseba Jimenezek, ordea, ez dio leku bateko lehenengo lerroari segituko, eta aholkularitza eta euskal gastronomia moldeko ikastaro eta aurkezpenak emateari eutsiko dio.

Seattle, Estatu Batuak. Bakoitzaren ametsak bide desberdinetatik zihoazen eta azkenean dibortzioa etorri da. Negozioan ere eta bakoitzak egin nahi zuena ez omen zetozen bat. Negozioan gauzak aurrera ari baitziren, eta Carolinek hedatzeko eta gauzak berritzeko asmoa zeukan. Bikoteak izan ere leku berri bat hartua zuen Belltown-en, eta interes batzuk hartuak zituen Hego Frantzian, ardoa egiteko chateau txiki batean. Txori eurekin denbora daraman enplegatu bati errentatu behar zioten, eta eurak bestetik negozioa zabaldu. Hemendik aurrera, planak bai, baina ez dituzte elkarrekin egingo.

Seattle-k ez ditu bere euskal sukaldaritza mota honetako tokiak galduko eta denbora gutxi barru bat zabalduko da. Carolinek Harvest Vine-ri eutsiko dio. Eta Josebak aholkulari gastronomiko lana hartuko du, utzi gabe noizbehinka gastronomia eskolak eta 'euskal moldeko' bazkari edo afari aurkezpenak egitea ongi jatea eta diferente jatea maite dutenentzat, horiek baitira hiri kosmopolita honetan daukaten ingurua eta dauzkaten bezeroak.

Aurten 'birkokatze' urtea izango dute, baina badirudi hiriak ez duela galduko orain arte euskal jatekorako zeuzkan aukerak. Zai geratuko gara eta segituko dugu esaten zer nolako bihurguneak hartu dituen bideak, handiak ala txikiak.

-Txoriren webgunea: www.txoribar.com
-Harvest Vine-ren webgunea: www.harvestvine.com
-Seattle-ko Euskal Etxearena: www.seattleeuskal.org



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia