Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzak, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko Kanpoan diren Euskal Komunitateentzako Zuzendaritzaren bidez pdf gisa jaitsi daitekeen liburua aurkeztu zuen atzo, Bilbon 2019ko urriaren 2tik 4ra mundu osoko euskal etxe eta komunitateen ordezkariekin egin zen Euskal Gizataldeen VII. Mundu Batzarraren emaitzak bilduz, Kongresuak hautatu zuen izenburu beraren pean, "Saregintzan".
Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu Batzarraren jarduera eta Lau Urteko Plana 2020-2023 jasotzen dituen 156 orrialdeko liburua Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak eta Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak aurkeztu zuten atzo Gasteizen.
-"Saregintzan" liburua oraingoz euskarri digitalean egongo da soilik eta esteka honetatik jaitsi daiteke