euskal diaspora eta kultura
2011/06/13
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Xenpelar Dokumentazio Zentroak eta Bertsozale elkarteak bertsolaritzari buruzko datu-basea jarri dute sarean, bi erakunde hauen edukiak internet bidez gizartera zabaltzeko eta gaiari buruzko maila guztietako ikerkuntza bultzatzeko. Bertsolaritzaren Datu-Basea du izena webgune berri honek eta iragan ostiralean aurkeztu zuten Donostian Nere Erkiagak, Xenpelar Dokumentazio Zentroko arduradunak, eta Iñaki Muruak, Bertsozale Elkarteko lehendakariak.
Ataria bdb.bertsozale.com helbidean dago eta bertan informazio ugari dute eskuragarri zaleek eta ikerlariek: bertso saioen agenda, bertsolarien biografiak, txapelketetako emaitzak, lehiaketa eta sariketei buruzko informazioa, doinutegia, bertsoak eta Xenpelar Dokumentazio Zentroan jasotako grabazioen datuak.
1991an sortu zuen Bertsozale Elkarteak Xenpelar Dokumentazio Zentroa, bertsolaritzaren ondarea bildu, antolatu eta gizarteratzeko helburuarekin. Xenpelar Dokumentazio Zentroaren bilduma batez ere 1980 ondoko bertsolaritza ondareak osatutzen du baina, horrez gain, dokumentazio historikoa ere jasotzen du (bertso-paperak, liburuak, esku-orriak, grabazioak...). Villabonako Subijana Etxea da Xenpelar Dokumentazio Zentroaren egoitza, eta bertan dira Bertsozale Elkarteko bulegoak eta Mintzola Fundazioa ere.
Atari berria euskaraz kontsulta daiteke eta baita gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez ere.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus