euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sarean da Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxea, zabaldu berria duen HaizeHegoa.org webgunearen bidez

2008/12/09

Abenduarekin bat estreinatua den Haize Hegoaren webgunearen azala
Abenduarekin bat estreinatua den Haize Hegoaren webgunearen azala

PUBLIZITATEA

Sarean da abenduaren lehenetik Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxeak zabaldu duen lehenengo webgunea. Urtean zehar makina bat ekitaldi eta ekimen sustatu eta gauzatzen dituen euskal elkarte honek zuzeneko presentzia lortzen du honela interneten, aspaldiko proiektu bat bideratuz eta euskal esaera zahar eta aldi berean egungotasun handikoa denak dioena aintzakotzat hartuz: 'Esanak egin, eta eginak esan'. Nagusiki gaztelaniaz den webguneak, elebitara egiten du bere buruaren aurkezpena eta euskaraz eta gaztelaniaz agertzen ditu baita ere atalen izenburuak. Ongi etorri!

Montevideo, Uruguai. Interneten presentzia zuzena daukan munduko euskal etxeen multzoak partaide berri bat emendatu du abendu hasieran, HaizeHegoa.org helbidean lanean hasi den Montevideoko Haize Hegoa euskal elkartearekin. Sareko hirugarren euskal etxe uruguaiar webguneduna bilakatzen da, Saltoko 'Saltoko Euskaldunen Taldea' eta Carmeloko 'Ibai Ondoko Etxea' euskal etxeen ondotik.

Sarean daukaten lehenengo egoitza zuzena den hau aurkezteko egin dituen hitzetan, elkarteko lehendakariak, Enrique Poittevin Gilmet-ek, oroitarazi du badirela hogei urtetik gora Haize Hegoa ari dela lanean Montevideon Uruguaik hain aberats eta zabaldua duen osagai eta eragin euskalduna ikertzen, azalera ekartzen eta sustatu, plazaratu eta hedatzen komunitate uruguaiar osoaren baitan.

Partekatzen segitzeko, baita sarean ere

"Ahalik eta hobekien saiatzen gara arbasoek gugan utzi zuten ondarea pasarazten, eskura ditugun balibide guztiak erabiliz", adierazten du Poittevin-ek, berehala argitzeko "garaiak aldatzen doaz"ela eta heldua zela unea urrats berriak, emateko, hala nola bildurrik gabe sareratzeko eta zabaltzeko "ate/lehio berri hau, elkarrekin segitu ahal izateko, distantziak ezabatuz".

Garai berriek ekarri dituzten tresna eta bitarteko berriak baliatu nahi ditu Haize Hegoak "partekatzen segitzeko", "gustura baikaude", oraingoan internet tarteko, "lagunekin, hitzaldiak partekatzen, edota dantzak, euskara eskolak eta gainerako ekimenak", amaitzen du Haize Hegoak sarean bertan bere buruaz egiten duen aurkezpenak. Ongi etorri, beraz, HaizeHegoa.org-ek dakarren Haize Hego ufada berriari.

Lotura interesgarriak

Orain arte Haize Hegoaz sareaz
http://letras-uruguay.espaciolatino.com/haize_hegoa/centro.htm

Sarean dauden Uruguaiko beste bi euskal etxeen webguneak:

Carmeloko 'Ibai Ondoko Etxea' Euskal Etxea
www.ciudadcarmelo.com/centrovasco

Saltoko 'Saltoko Euskaldunen Taldea' Euskal Etxea
http://saltokoeuskaldunentaldea.blogspot.com



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia