euskal diaspora eta kultura
2012/07/23
PUBLIZITATEA
Caracas, Venezuela. Caracasko Euzko Etxeak argitaratzen du Jazoera buletin digitala, eta bertan Venezuelako euskal elkarteen ekimenen berri ematen du. Azken aleko kontaketa ekainaren 23an egin zen Amatxuen eta Aiten jaiarekin hasten da. Egun horretan bertan ospatu zen ere San Juan Gaua eta elkarteko kide asko, gazte zein nagusi, suaren gainean saltoka ibili zen, aro berrirako zori ona eskatuz.
Baina udako eta urteko ekitaldirik garrantzitsuenetako bat San Fermin jaia izan zen. Caracasen uztailaren 14ean egin zen, eta entzierroa eta guzti izan zuten euskal etxean. Trivillo ganadutegiko bi zezen izan ziren eguneko protagonista nagusiak --Corralon eta Apretado-- eta elkarteko kide kementsuenak korrika ibili ziren 200 kilo baino gehiagoko piztitzarren aurrean. Ondoren, indarrak berreskuratzeko eta eguna behar den moduan ospatzeko, babarrun jana egin zen elkartean. Jazoerak entzierroko eta bazkariko argazki kronika ederra dakar.
Horrez gain, albistariak Valenciako Carabobo Euskal Etxean egin zen jaiaren berri dakar ere. Caraboboko euskaldunek uztailaren 7an, San Fermin egunean bertan, egin zuten jaia eta EuskalKultura.com-en horren berri eman genuen. Hala ere, merezi du Jazoerako kronika irakurtzea eta, batez ere, albistariak dakartzan argazki berriekin gozatzea.
[Bigantxek emozioa jarri zuten Caraboboko San Fermin jaian (argazkia IllargiUzcanga)]
Jazoeraren ale hau eta aurrekoak irakurtzeko, jo hona.PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus