Vitoria-Gasteiz. Hirugarren edizioa zuen aurtengoa Euskal Diasporaren Egunak, pandemiagatik edizio birtuala, baina hala ere mundu osoko hainbat euskal etxek modu batera edo bestera, bakoitzak ahal izan zuen moduan, ospatu nahi izan zutena. Mota askotako hamaika ekitaldi eta ospatzeko modu horien irudiak Jaurlaritzara bidali zizkioten eta gaur bertan aurkeztu dio Gasteizen Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkariari ospakizun horien guztien bilduma adierazgarria izan nahi duen bideoa.
Bi buruzagiek eskerrak eman nahi izan dizkiete Euskal Diasporaren Eguneko (irailaren 8a) ospakizunarekin bat egin eta bideoa bidali duten euskal etxe, elkarte eta oro har munduko euskaldunei. Guztira 13 herrialdeko 55 euskal etxek bidali dituzte garaiz eta kalitatez bideoak bilduma honetan sartzeko: Argentina, Australia, Belgika, Brasil, Estatu Batuak (AEB), Espainia, Frantzia, Kolonbia, Mexiko, Peru, Txile, Uruguai eta Venezuelarik.