euskal diaspora eta kultura
2008/10/24
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Euskalkultura.com-eko irakurleek sarri egiten diguten eskariari erantzunez, internet bidez euskara ikasteko zenbait metodo eta baliabideen zerrenda bat bildu dugu. Bertan agertzen diren loturek zailtasun maila desberdinak eskaintzen dituzte, euskara praktikatzeko joko eta ariketekin hasi eta Boga bezalako ikastaro osatuetaraino (0 mailatik EGA mailara). Oso erabilgarriak izan daitezke ere teknologia berriek eskaintzen dituzten hainbat tresna, hala nola Xuxen testu zuzentzaile automatikoa edo interneteko nabigatzailearen barran euskal hiztegi aukera zabala instalatzen duen Euskalbar software-a.
Aitzakirik ez beraz, euskara ikastea bakoitzak nahi bezain eroso eta erraza izan baitaiteke. Klik batean esku-eskura. Ondokoak euskara ikasten hasten animatzeko balio dezake artikulu honek, edo jadanik euskal petoa bazara, baliabide berriez hornitzeko zeure ordenadore jarduna.
Online ikastaroak
-Boga: HABEk garatutako online ikasketa metodoa. Euskal Herriko euskaltegietan eskuragarri eta Euskal Etxeetan, Diasporan (DOAN). Gazteleraz eta ingelesez
www.boga.habe.org
-AEK euskaltegien euskara online ikasgela
www.e-gela.aek.org
-Bai&By enpresaren online ikastaroak
www.baiby.com
-Mondragon Lingua enpresaren euskera ikastaroak sarean:
www.mondragonlingua.com
- University of Nevada Reno Basque online courses (ingelesez)
Elementary Basque I & II
Online ikastaroak doan
-Ikasten.net (gazteleraz eta ingelesez)
www.ikasten.net/users/login
-Deustu Euskara ikastaroa: oinarrizkoa eta ezagutza batzuk dituztenentzako mailak (gazteleraz)
El Correo-Deustuko Unibertsitatea
-Hutsetik hasita edo zure erritmoan ikasi (gazteleraz)
Ikastaroa - Curso de Euskera
-Euskara ikastaroak, berbategia, historia, mapak eta informazio orokorra
Landarbaso - Aitorren Elia
-Basic Basque lessons, in the web of the University of Nevada-Reno (ingelesez)
Center for Basque Studies
-Anseo initiation à l'euskara (frantsesez)
Anseo Basque course
-Gaztelua - course basque (frantsesez)
Euskara ikasteko metodoa
-Radiokultura.com: euskal irratia eta euskara ikastaroak (frantsesez)
www.radiokultura.com
Beste baliabide batzuk
-Ikasbil.net (HABE): euskara ikasi eta praktikatzeko materiala biltzen duen ataria (ariketak, azterketa ereduak, audioak, bideoak, irrati-nobelak, txisteak, errezetak...)
www.ikasbil.net/jetspeed
-Ikasten.net (HABE): euskara irakasleen trebakuntzarako materialak jasotzen dituen ataria
www.ikasten.ikasbil.net
Hiztegiak sarean
-Ingelesa-Euskara, Euskara-Ingelesa
Morris dictionary
-Euskara-Gaztelera, Gaztelera-Euskara
Diccionario Elhuyar Hiztegia
-Euskara-Gaztelera, Gaztelera-Euskara
Diccionario 3000 Hiztegia
-Euskal entziklopedia
Harluxet Entziklopedia
-Beste euskal entziklopedia bat
Entziklopedia Laburra
-Sinonimoak eta antonimoak Euskaraz
Sinonimoen Hiztegi Antonimoduna
-Euskaltzaindiaren Euskara Hiztegia
Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua
-Euskera-Gaztelera-Frantsesa-Ingelesa-Latina terminoak
Euskalterm
-Euskal Sinonimoen Hiztegia
Diccionario Uzei de Sinónimos
-Euskara-Gaztelera-Ingelesa-Latina esamolde hiztegia
Gotzon Garate
Software-a euskaraz
-Euskalbar 3.2: euskara, gaztelera, ingelesa, frantsesa eta latinezko hiztegiak eransten dizkio nabigazio barrari
http://euskalbar.eu/
-Xuxen zuzentzaile automatikoa
www.euskara.euskadi.net/r59-19678x/eu
Euskara praktikatzeko jokoak
-Euskaljakintza blogean
Euskal ariketak
-Check your basic Basque (ingelesez):
Basic Basque
(Beste baliabide interesgarririk ezagutzen baduzu, esaiguzu. Aldez aurretik, mila esker)
Nire ustez oso ondo daude halako web horria, euskera ikasten ari garenentzat edo, ikasi eta ondoren, ikasita ez ahaztea. ZORIONAK! benetan.
Eabarru, 2012/02/03 13:37
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus