euskal diaspora eta kultura
2011/07/01
PUBLIZITATEA
Bilbo, Bizkaia. Bilboko Arriaga Antzokian 'Klasikoen IV. Irakurketa' ozen eta etenik gabea egin zuten iragan ekainaren 16ean, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatuta. Aurtengoan Ramon Saizarbitoria idazke donostiarraren "Hamaika Pauso" eleberria irakurri zuten Arriagara hurbildu ziren 500 bat lagunek, goizeko zortzietatik arratsaldeko zortziak arte. Diasporak ere lekua izan zuen ekimenean eta zenbait euskal etxetako euskara ikasleek eta bazkideek irakurraldian zegokien testuaren zatia bideoan grabatu zuten, euskal etxeetako ikastaroak sustatzen dituen Euskara Munduan egitasmoaren babesarekin.
Bilbo Zaharra euskaltegiak sarean jarri ditu egunotan irakurraldian parte hartu zuten lagunen bideoak. Guk euskal etxeetako kideenak ekarri ditugu hona. Gehienak badaude, baina ezin izan ditugu pare bat aurkitu. Ea zuen laguntzarekin topatzen ditugun! Bitartean, hona hemen gainerakoak:
-Santiago, Txile:
-Rio Cuarto, Argentina:
-Salto eta Montevideo, Uruguai:
-Bartzelona:
-Mexiko:
-Boise (AEB):
-Sydney, Australia:
-Viña del Mar, Txile:
-Berlin, Alemania:
-Erroma, Italia:
-Bordele, Frantzia:
-Mallorca:
-Madril:
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus