euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sarean dira eskuragarri Euskanta 2010 ikastaroan Erromako ikasle talde batek euskaraz grabatutako kantuak

2011/04/08

Associazione Culturale Euskara elkartearen webgunean dator Euskantaren berri
Associazione Culturale Euskara elkartearen webgunean dator Euskantaren berri

PUBLIZITATEA

Iaz Erromako bostgarren mailako ikasle talde batek (9-10 urte bitartekoak) hainbat poesia idatzi eta euskaratu ostean grabatu egin zituen Euskanta egitasmoaren barruan. Associazione Culturale Euskara Euskal Etxeak eta UPTER Unibertsitate Popularrak sustatu zuten ekintza honek 'Eromako zubia' izeneko CDa eman zuen fruitu. Orain sarean jarri dituzte abestiak, jaisteko moduan, nahi duenak entzun eta goza ditzan. Euskara eta haur italiarren sormena eta irudimena uztartu zituen esperientzia jolasgarri eta berezi hura zuzenean ezagutzeko aukera ezinhobea.

Erroma, Italia.  Sarean dago, eta oso-osorik eskuragarri, 'Eromako Zubia' kanta sorta, hiriburu italiarreko Associazione Culturale Euskara (A.C.E.) eta UPTER Unibertsitatearen ekimenari esker. Citta eterna-ko Manetti eskola publikoko 5. mailako 47 ikaslek grabatu zituzten abesti hauek iaz, Euskanta 2010 ikastaroaren barruan. Ikasle bakoitzak, poesia bat idatzi zuen italieraz, eta ondoren, ACEren lan bolondresa medio euskaratua izan ostean, bakoitzak "bere euskarazko abestia" grabatzeko aukera izan zuen, inprobisazioak eta bakoitzak nahi zituen soinuak gehituz.

Emaitza 'Eromako Zubia' CDa izan zen (euskal hitz-jokoa eginez, oroitu Erromako zubia esaten zaiola euskaraz ortzadarrari). Orain, ACEk eta UPTERek sarean jarri dituzte abesti horiek guztiak, mp3 formatoan. Abestiez gain, pdf formatoan kantu bakoitzaren hiztegitxoa eta partaide bakoitzaren marrazkiek osatzen duten liburua ere eskura daitezke bertan. Abestiak entzun edo jaisteko, jo hona.

UPTER Unibertsitateko Euskal Sailaren eta Associazione Culturale Euskara elkartearen egitasmoa da Euskanta ikastaroa. Aurten ere, Euskanta 2011 ikastaroaren barruan, Alfieri eskola publikoko 50 ikasle ari dira Erroman euskaraz kantari.

-Associazione Culturale Euskara elkartearen webgunea: www.euskara.it

 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia