euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sarean da Gaur 8, internet eta astean behingo paperezko edizioa uztartzen saiatuko den Gararen ekimen berria

2007/03/16

Gaur 8-ko taldea: Xole Aramendi, Imanol Amiano, Jose Angel Oria, Joxean Agirre, Amagoia Mujika eta Haritz Rodriguez (argazkia Jon Urbe/Argazki Press)
Gaur 8-ko taldea: Xole Aramendi, Imanol Amiano, Jose Angel Oria, Joxean Agirre, Amagoia Mujika eta Haritz Rodriguez (argazkia Jon Urbe/Argazki Press)

PUBLIZITATEA

Joan den larunbatean plazaratu zen estreinekoz Gaur 8 izenarekin Gara egunkariaren gehigarri berria. Astekari gisa aurkezten den hau, bere izenari jarraiki, ondoko asteari begira dago. Euskara hutsean interneta eta papera uztartzen saiatuko den komunikabidetzat dauka bere burua. Bertan Diasporak atal berezirik izango ez badu ere, Gaur 8ko arduradunek arreta berezia emango diote, Haritz Rodriguez kazetariak, Caracasen jaiotako euskalduna bera, EuskalKultura.com-i azaldu dioenez.
Gaur 8 Gara aldizkariaren gehigarriak joan den larunbatean ikusi zuen argia lehenengo aldiz. Paperean astean behin baizik azalduko ez bada ere interneteko bertsioak etengabeko berritzeak izango ditu, Haritz Rodriguez G8ko erredakzioko kideak esan digunez. Caracasen (Venezuela) jaiotako euskalduna, Rodriguez gehigarri berriaren erredakzioa osatzen duten sei kazetarietako bat da. Izan ere, paperezko edukiez gain, beste bi atalek osatzen dute interneteko helbide honetan aurki daitekeen Gaur 8, Bloglariak eta Blogosfera izenez. Azkeneko hau Gaur 8-k euskal blogosferari egin nahi dion ekarpenetako bat da. Izan ere, eta beste batzuen artean, G8-k erreferente bilakatu nahi du bilgune eta topaketarako tokia eskainiz. Blogariak atala da euskal blogosferari egindako bigarren ekarpena, 'hemendik bideratuko baitira kolaboratzaile-bloglarien lanak'.

Gaur 8 definitzen duen beste aldagai bat hizkuntza da, azaltzen du Haritz Rodriguez. Eduki guztiak euskaraz emanak dira, hau izango baita ekimenaren hizkuntza nagusia. Hautu honen inguruan galdetuta, Rodriguez-ek Gara egunkariak euskararekin duen konpromezua ekartzen du gogora. Bestalde, irakurlegoak 'hala eskatzen du'ela baieztatu du G8ko kazetariak. Edukiei begira ere, 'konpromezu sendoa' hartu dute, 'etortzekoa den asteak ekarriko dituenak ulertu eta interpretatzeko gakoak' eman nahi baititu argitalpen berriak. Komunikazioaren munduan gauza berri batekin etortzea zaila dela onartzen duen arren, Rodriguezek gehigarrian erabiliko diren generoen berrikuntza azpimarratu nahi izan du Euskalkultura.com-i egindako adierazpenetan.

Azkenik Diasporari G8-k emango dioen tarteaz galdetuta, gogoan dutela adierazi digu Venezuelan jaiotako kazetariak. 'Une honetan Diasporak ez du bere sekzio propioa', azaldu du Rodriguezek 'baina, gure bloglarien atala irekia dago banako zein kolektiboentzat, eta oso litekeena da Diasporak gune horretan bere lekua izatea'. Hala ere, erredakzio taldearen gogoan gai hori ere badagoela azpimarratu du Haritz Rodriguezek.


Lotura interesgarriak.

Gaur 8 gehigarriaren webgunea
www.gaur8.info

Gaur 8ren aurkezpena
www.gaur8.info

Euskarazoak
www.blogak.com/euskarazoak


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia