euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sara Pagolak Euskadiren berdintasun politikak aurkeztu ditu Cordoban Emakumeen Eskualdez Gaindiko I. Topaketan

2023/02/14

Euskadiren Argentina-Mercosurrerako ordezkari Sara Pagola Azpiri Euskadiren berdintasun politikak aurkezten Emakumeen Eskualdez Gaindiko Lehen Topaketan
Euskadiren Argentina-Mercosurrerako ordezkari Sara Pagola Azpiri Euskadiren berdintasun politikak aurkezten Emakumeen Eskualdez Gaindiko Lehen Topaketan

PUBLIZITATEA

Córdoba, Argentina . Euskadiren Argentina-Mercosurrerako ordezkari Sara Pagola Azpiri partaide izan da Cordoba hirian otsailaren 9 eta 10ean egindako Emakumeen Eskualdez Gaindiko Lehen Topaketan. "Emakumeak eta Gazteak Erabakiak Hartzeko Prozesuan Sartzeko Nazioarteko Lankidetza”ri buruzko foroan Euskadin landutako eta helburu dituen berdintasun politikak aurkeztu zituen ordezkariak.

«Berdintasunezko demokraziak eskualde mailan eraikiz» lelopean, 3.000 parte-hartzaile baino gehiago elkartu ziren eztabaida foroetan lankidetza eta elkarrekiko laguntza loturak sendotzeko eta genero arloko lan agendak eskualde-ikuspegiz eraikitzeko.

Cordobako Juan Schiaretti gobernadoreak inauguratu zuen jardueran genero eta berdintasun arloetako agintari eta erreferenteek hartu zuten parte, tokiko gobernuetako funtzionarioek baita Argentina, Uruguai, Bolivia, Paraguai, Txile, Brasil eta Peruko gobernuetakoek ere. Bertaratu ziren baita ere nazioarteko erakundeetako ordezkariak, diplomatikoak, enpresariak, merkatariak, ekintzaileak, nekazaritza produkzioko emakume baserritarrak eta migratzaileak, kirolariak eta lider gazteak.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia