Buenos Aires, Argentina. Urteko azken hilabetea. Abendu hasieran eta Euskararen Nazioarteko Eguna hiriburuko Euskal Echea Eskolako ikasleekin ospatu eta gero, Uruguai Ibaiaren ertzean dauden euskal kolektibitateekin bildu zen Sara Pagola Euskadiren Argentina-Mercosurrerako ordezkaria. Argentinako aldean, Concepción del Uruguayko Ibai Txori eta Concordiako Ibaiko Izarra euskal etxeetako kideekin elkartu zen. Eta Uruguaikoan, Saltoko Euskal Etxeko lagunek errezibitu zuten.
Gogora dezagun, azaro amaieran Montevideon izan zela Pagola eta bertan Euskal Erria etxeko lehendakari Agurtzane Aguado eta FIVUko lehendakari Juan Pedro Arinekin elkartu zela euskal ordezkaria. Buenos Airestik kanpoko bisitekin bukatzeko, Lomas de Zamorako Denak Baten ere izan zen Pagola.
Aipatu birako bisiten irudi batzuen galeria: