euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sara Pagola izendatu dute Euskadiren ordezkari Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaien

2013/02/26

Sara Pagola Aizpiri Balentziaga Museoko Fundazioaren gerentea izan da (argazkia elgoibarren.net)
Sara Pagola Aizpiri Balentziaga Museoko Fundazioaren gerentea izan da (argazkia elgoibarren.net)

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzaren gaur goizeko Gobernu Kontseiluak Sara Pagola Aizpiri elgoibartarra izendatu du Euskadiko ordezkari berri Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguairako. Pagolak Argentina ondo ezagutzen du, izan ere 1997tik 1999ra Instituto de Calidad Alimentaria Vasco-Argentino erakundea abian jarri zuen Buenos Airesen. ELIKA Fundazioa elikagaien segurtasunaren inguruko institutuaren zuzendaria izan da eta 2011tik 2012ra Cristobal Balenciaga Fundazioko gerentea izan zen.

Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzak gaur eman du aditzera Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko ordezkariaren izendapena: Sara Pagola Aizpiri elgoibarrak hartuko du Euskadi Mercosur guneko herrialdeetan ordezkatzeko ardura.

Pagolak AZTI erakundean hasi zuen lan-ibilibidea, kudeaketa munduan, ISO 9000 eta EFQM metodoak elikagai-enpresa handietan eta estatuan ezartzen, ordezkariak berak 2011ean Elgoibarren.net aldizkariari azaldu zionez.

Zeregin horrek eraman zuen Buenos Airesera, Instituto de Calidad Alimentaria Vasco-Argentino erakundea martxan jartzera. Euskal Herrira itzuli eta bi urtera, ELIKA Fundazioaren zuzendaritza eskaini zioten. 2011an Cristobal Balenciaga Fundaziora heldu zen, Getariako Balentziaga Museoa abian jartzeko ardurarekin. Museoak emaitza bikainekin hasi du bere bidea, eta Pagolak 2012an utzi zuen postua. 

Elgoibarren.net aldizkariak Sara Pagolari eginiko elkarrizketa osoa, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia