euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sao Pauloko Eusko Alkartasunak webgunea berritu, sare sozialak sustatu eta bere jatorriko logoa berreskuratu du

2020/12/23

São Pauloko Eusko Alkartasunaren 1960ko logotipoa eguneratua
São Pauloko Eusko Alkartasunaren 1960ko logotipoa eguneratua

PUBLIZITATEA

Sao Paulo, Brasil. Pandemia eta itxialdia protagonista nagusi izan dituen urte honek modalitate birtualera egokitzera behartu ditu aurrera egin nahi izan duten munduko euskal etxe guztiak. Sao Pauloko Eusko Alkartasuna ez da fenomeno honetatik kanpo geratu eta online ekintzak antolatzeari ekin zion, eduki berriak sortu zituen sareetara igotzeko eta lan handia eta etengabea egin du bere bazkide eta lagunekiko harremana sendotzearren. Egindako ahaleginak bere fruituak ekarri ditu eta emaitzak ikusgai daude Interneten.

Aldaketa handienetako bat da bere webgune berria. Orain domeinu berri batean, casabascadesaopaulo.com.br helbidean, topa daiteke eta ataletan antolaturik Euskal Etxearen historia, jarduerak eta helburuak ezagutu daitezke. Iradokizunak uzteko atal bat ere badu. Webgunea portugesez eta euskaraz dago eta argazki bilduma polita ere eskaintzen du.

Aldaketa hauei lotuta, Eusko Alkartasunak jakinarazi du bere helbide elektronikoa ere aldatu duela eta hau dela berria, contato@casabascadesaopaulo.com.br. Sare sozialetan ere oso aktibo daude brasildarrak Facebooken, Instagramen, Twitter-en eta Linkedinen.

Aurten, gainera, 1960an elkarte sortu zuen lehenengo bazkideek hautatutako logotipoa berreskuratu dute Eusko Alkartasunako agintariek, Euskal Herriko armarria. Azaldu dute jatorrizko irudia haren ale bakarra idazpuru zahar batean zegoela eta orain diseinua moldatu egin dutela zabaltzen hasi ahal izateko.

-Sao Pauloko Eusko Alkartasunaren Comunica aldizkariaren abenduko zenbakia, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia