Sao Paulo, Brasil. Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxeak sarean ipini du, interesatuen ikusentzungai, joan den irailaren 12an bere bazkide Estebe Ormazabalek "A história basca do Brasil" izenburupean eman zuen hitzaldia. Ormazabal beasaindarra biologoa eta elikagaietan espezialdutako biokimikoa da formazioz, 1996tik darama bizitzen Brasilen eta Euskal Etxeko lehendakari izandakoa da. Iaz 60 urte bete zituen Brasilgo euskal elkarte dekanoa den honen egungo lehendakari Pilar Alava aurkezle eman zuen portugesez Zoom bidez Eusko Alkartasunako kultur ekitaldien baitan, Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko antolatutako mintzaldi hau. Aurretik ere argitaratu izan du Ormazabalek gaiaz.
Saioaren bideoa ikusi nahi duenak, aski du esteka honetan sartu eta pasahitza eskatzen dionean j5R%aa!z ipintzea. Hitzaldia 0h 29' 48'' minutuan hasten da.