euskal diaspora eta kultura
2013/05/06
PUBLIZITATEA
Sao Paulo, Brasil. Sao Pauloko euskal etxe aitzindariak, Eusko Alkartasuna elkarteak, iragan apirilaren 21ean ospatu zuen Aberri Eguna, Gernika Kutun egoitzan egin zen jaiarekin. Antolatzaileak pozik agertu ziren festak izan zuen erantzunarekin; izan ere, ia ehun bazkide eta gonbidatu bildu ziren bertara. Askorentzako elkartera egiten zuten aurreneko bisita izan zen eta antolakuntzak Aberri Egunari buruzko erakusketa txiki bat egin zuen haientzako, jaiaren nondik-norakoak azalduz.
Festa elkarteko lorategian egin zen, eguraldi ona probestuz. Bazkariaren arduraduna, ohi bezala, Francisco Alava sukaldaria izan zen; 50 urte daramatza elkartean Alavak (berau izan zen sortzaileetako bat) eta oraindik ere jo eta su darrai euskal etxeko sukaldeko nagusi buru.
[Sao Pauloko Eusko Alkartasunako bazkideak eta gonbidatuak gogotsu heldu ziren Gernika Kutun egoitzara, jaiaz gozatzeko prest (argazkia EuskoAlkartasunaEE)]
[Lorategiko mahaietan gustura oso bazkaldu zuten Aberri Eguneko jaira etorri ziren lagunak (argazkia EuskoAlkartasunaEE)]
Paella izan zen menuko izarra eta, bazkalostean, elkarteak omenaldia egin zion Maria del Carmen "Mentxu" Lizarzaburu Arramberiari. Elkarteko sortzaileetako baten alaba da Mentxu eta, aita bezalaxe, ekitaldi eta jarduera guztietan kementsu eta gogotsu aritzen da lanean.
[Euskal Etxeak omenaldia egin zion Mentxu Lizarzaburu bazkideari (argazkia EuskoAlkartasunaEE)]
[Gazte zein nagusiak bildu ziren jaira; etorkizunerako bada elkartean lekukoa hartuko duenik! (argazkia EuskoAlkartasunaEE)]
Aberri Eguneko argazki gehiago, eta Eusko Alkartasunaren azken albisteak, elkartearen Facebook orrian, hemen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus