Sao Paulo, Brasil. Bizi dugun pandemia egoerak bereziki eraginda, bazkideak batu, informatu eta entretenituta eukitzeko ekimen berria garatzen hasi da Sao Pauloko euskal etxe dekanoa, Eusko Alkartasuna Comunica buletin digitala plazaratzen, sare sozialetan eta baita emailez ere 300dik gora laguni helarazten. Buletina, sare sozialetan bestela zabaltzen dituzten 'postalen' bilduma da eta elkartearen ekintzen berri biltzen du. "Denon artean egina, gai ugari jasotzen ditu, tartean adibidez eskuragai dauden euskal filmen gomendioak”, azaldu diote EEtik EuskalKultura.eus-i.
Eusko Alkartasuna Comunica buletinaren lehenengo zenbakia ekain-uztailari dagokio eta bigarrena berehala plazaratuko dute. Portugesez idatzita, hizkuntza horretan dagoen lehenengo euskal kultur buletin birtuala bilakatu da. Zure emailean jasotzen hasi nahi baduzu, idatzi beheragoko emailera.
Euskara klaseak
Eusko Alkartasunak gogor egiten du lan bi hizkuntzen arteko loturak sendotzearren eta ildo horri jarraiki datorren larunbatean, irailaren 5ean, hasiko du aurtengo bigarren seihilekoko euskara ikastaroa. Eskolak larunbatero izango dira, doan, Zoom plataforman, Haritz Ormazabal irakaslearen ardurapean. Informazio gehiago, centrobasco.ea.sp@gmail.com helbidera idatziz.
Eusko Alkartasuna Facebook-en, Centro Basco Eusko Alkartasuna de São Paulo